Izen bereko talde bioteknologikoak antolatzen ditu International Zendal Awards sariak. Sari horien bidez, bioteknologiaren arloko ezagutza eta ikerketa zabaldu, bultzatu eta saritu nahi da mundu osoan. Sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Omenaldia, Giza Osasunaren Saria eta Animalia Osasunaren Saria. Azken bi horiek lehiaketa formatukoak dira eta edizio honetan hainbat herrialdeetako 24 proiektu aurkeztu dira. Animalia Osasunaren atalean, NEIKERreko Animalia Osasun Sailak; Txertaketaren bidezko mikobakteriosiaren kontrolaren arloan eginiko lanaren bitartez saria jaso du. Memorian, landan eta saiakuntza esperimental desberdinetan, bai etxeko aziendetan, zein basa-animalietan, paratuberkulosi zein tuberkulosi gaixotasunetan lorturiko emaitzak aurkeztu eta 15.000€-tako irabaziak, etorkizunean jorra daitezkeen ikerketa lerroetan inbertituko dira. Lan ildo hauek gizartean ardura berezia duten animalien ongizatea eta baserrien iraunkoratsuna dute aztergai, hauek animalia osasunarekin lotura estua dutelarik.
Ikerketa-proiektu honetako lanaren zati handi bat behi-aziendan paratuberkulosiaren aurkako txerto baten saiakuntza klinikoan oinarritzen da. Saiakuntza hori Euskadiko ganadutegi desberdinetan egin zen, foru-aldundietako abeltzaintza-zerbitzuaren lankidetzarekin eta albaitari kliniko talde handi baten laguntzarekin. Animaliaren tuberkulosia mugatzeko inaktibatutako txertoak eraginkorrak direla frogatu ahal izan da, aziendari eragiten dioten bestelako gaixotasun akutuen eta kronikoen eragina murriztu dezaketelarik ere. Hau berriki aurkitu diren, ikasitako berezko immunitatearen teoriaren euskarri diren mekanismoei zor zaie; agente horrek berak edo beste batek handitutako erantzun gisa definitzen dena. Bestalde, Giza Osasunaren kategorian, Kimika Biologikoaren eta Material Molekularren Ikerketarako Zentro Bereziaren (CIQUS) proiektuak, saiakuntza klinikoen fasera iritsi daitekeen SARS-COV-2 aurkako txerto hautagai bat lortzea du helburu.
Epaimahaiak Maria A. Blasco biologo molekularra ere saritu du, lan ibilbide bikain baten aitorpen atalean. Margarita Salas ospetsuaren ikaslea, gaur egun, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO) zuzendaria, Minbiziari eta zahartzeari aurre egiteko lanean aritzen da.