Diagnostikorako lagin egokiak 3. Zatia

Arnas arazoak

Arnas arazoek etiologia multifaktoriala dute, eta agente infekziosoa zati bat besterik ez da. Gainera, birusak (IBR, BVD, PI-3, RSV), bakterioak (Pasteurella, Mannheimia, Histophilus) eta Mikoplasmak izan ditzakegu. Eskuliburu guztietan agertzen den lagin ideala garbiketa bronkoalbeolarra da, nahiz eta zenbait klinikok errezeloak dituzten animaliari sortzen zaion estresarengatik. Alternatiba isipu nasofaringeoak dira, baina lagina errazago kutsa daiteke. Animalia biziaren ekarpen diagnostiko handiena garbiketa bronkoalbeolarrak du. Askoz lagin garbiagoa da, eta ez du goiko bideetako mikroorganismorik edukitzen. Gainera, bakterioak (kultiboak), birusak (PCR) eta mikoplasmak (kultibo eta PCR) bila ditzakegu. Gorpu baten nekropsiaren osteko birikaren azterketa histopatologikoak balio handia du behien arnas prozesuetan. Detektatutako lesioek diagnostikora bideratu gaitzakete. Serologia egiten dugun ala ez erabakitzeko, ustiategiaren txerto estatusa ezagutu behar dugu.
Mamitisa
Analisi mikrobiologikorako esne-laginak izoztea estrategia ona da baserri mailan. Tratamendu aurretik hartutako mamitis klinikoen esne laginak pilatuz joatea ere komeni da, bidalketa bakarra egiteko, adibidez, hilean behin. Sentsibilitate pixka bat gal dezakegu laginak izoztu eta desizozteagatik, baina laginketaren zabaltasunak konpentsatuko du. Gainera, antibiorresistentzien emaitzak izango ditugu, tratamendu antibiotikoak optimizatzeko.
Ustiategiaren monitorizazioa
Tangako-esnea lagin ezin hobea da ustiategietako infekzio-estatusa ELISA teknika serologikoaren bidez monitorizatzeko, eta gaixotasunik gabeko ustiategiak bereizteko aukera ematen du. Hala ere, batzuetan, kit-aren sentsibilitateak ez du aukerarik ematen %10-15 baino seroprebalentzia txikiagoak detektatzeko (IBR, Neospora…). PCR teknika egokia da BVD, mamitisa edo Q sukarra detektatzeko. Ez da IBRrentzat, ez Neospora-rentzat (parasito hau ez baita modu aktiboan esnetan iraizten).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *