AVAFES Nazionala “Fauna Exotiko eta Basatiaren Arretarako Albaitarien Elkartea” izeneko elkartea da. Duela gutxi sortu zen elkartea, eta fauna basati eta exotikoekin lan egiten duten albaitarien interesak ordezkatu nahi ditu estatu mailan, profesionalei eta ikasleei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskainiz. AVAFES Nazionala elkarte independentea da eta penintsulako hainbat ikasle-elkartetan du jatorria. Gainera, publiko orokorrarentzako dibulgazio- eta kontzientziazio-tresna gisa planteatzen da, albaitaritzaren ikuspuntutik, espezie horien kontserbazioari eta ongizateari dagokienez. Aurten, “PLANETA BAT, OSASUN BAKARRA” doako online hitzaldi-zikloa antolatu du AVAFES Nazionalak.
Urtarrilaren 18an, astelehena, Lucía Varela Castrok, NEIKEReko Animalien Osasun Saileko doktoregaiak, ziklo honetako bigarren blokean parte hartu zuen (“2.1. Blokea: Giza osasunean eragina duten gaixotasun infekziosoak”), “Azkonarraren rola tuberkulosiaren epidemiologian Iberiar Penintsularen iparraldean”. Bertan, Lucíak alde batetik, harrapatutako eta auto istripuz hildako azkonarren laginetan egindako tuberkulosi-analisien emaitzak azaldu zituen. Beste aldetik, behi-azienda eta Euskadiko basa-faunaren artean mikobakterioak transmititzeko arriskua ebaluatzeko egin zuen argazki-tranpa ikerketan egindako aurkikuntzak azaldu zituen.
Hitzaldiaren bideoa esteka honetan aurki daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=3hqSDyfiNso&feature=youtu.be