Animalien tuberkulosia. Gaixotasun emergentea, berpizten ari dena edo inoiz joan ez dena?

Abeltzainak eta administrazioa gehien kezkatzen dituen gaixotasunetako bat da tuberkulosia, ondorio komertzialak eta izaera zoonotikoak kontuan izanik, horrenbestez nola katalogatzen dugun gutxienekoa da. Herrialde batzuetan urteetan zehar ahalegin handia egin den arren, gutxi izan dira gaixotasuna errotik ateratzea lortu dutenak. Herrialde gehienetan, desagertarazteko planak infektatutako animaliak hautematean eta ezabatzean oinarritu dira, batez ere behi-aziendetan eta, neurri txikiagoan, ahuntz-aziendetan. Estrategia hori dela eta zenbait herrialdetan gaixotasunarekin bukatzea lortu dute, nahiz eta beste batzuetan hainbesteko arrakastarik ez izan.

Desberdintasun horretan zenbait faktorek eragina eduki dezakete. Garrantzitsuenetakoak, planaren gauzatzean edukitako intentsitatea eta zorroztasuna izan daitezke. Bistan da programa horien arrakastari eragiten dioten faktore gehiago ere badaudela, hala nola diagnostikoaren berezitasunak eta gaixotasunaren patogeniaren eta epidemiologiaren alderdi batzuei buruzko ezagutza falta. Une honetan, funtsezkoa da arazo horiek ezagutu eta/edo hobetzea, tuberkulosia kontrolatu eta erauzteko programetan arrakasta izateko aukerak areagotzeko.

Estatuan, talde asko ari gara ildo horretan lanean eta Caceresen 2019an izan zen I. Workshop Iberikoaren eta II. Tuberkulosiari buruzko Ikerketa Nazionalaren ondoren, gaixotasun horren alderdi garrantzitsuenak bilduko zituen dokumentu bat idaztea jarri genuen helburu. Horren ondorioz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak “Animalien Tuberkulosia. Zientziaren eta administrazioaren ikuspegitik egindako hurbilketa” titulua duen liburua argitaratu du. Estatuko teknologia-zentro nagusiek hartu dute parte liburu honetan; besteak beste, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak, hainbat unibertsitatek eta administrazioak.


Liburu hau Ministerioaren webgunean dago eskuragarri, eta esteka honen bidez kontsulta daiteke: 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *