Apirilaren 25a, DNAren nazioarteko eguna

Apirilaren 25ean, urtero, DNAren nazioarteko eguna ospatzen da, egituraren aurkikuntza eta horri esker egin ahal izan diren aurrerapen guztiak ospatzeko. 1953ko apirilaren 25ean, James Dewey Watson-ek eta Francis Crick-ek DNAren helize bikoitzeko egitura deskribatzen duen artikulua argitaratu zuten Naturen. Bederatzi urte geroago, artikuluaren egileek, Maurice Wilkinsekin batera, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuten azido nukleikoen egitura molekularra argitzeagatik. Aurkikuntza horri esker, belaunaldi batetik bestera informazio genetikoa nola erreplikatzen eta transmititzen den jakin ahal izan dugu.Argitalpen hau, aurkikuntza handi honen une gogoangarri gisa hartzen den arren, aurretiko lan handia egin behar izan zen, aurkikuntza horretara iristeko. Hain zuzen, DNA, lehen aldiz, 1871n deskribatu zen Friedrich Miescher kimikari suitzarrak orduan ezezaguna zen, “nukleina” izeneko substantzia bat isolatu zuenean. Urte batzuk geroago, Albrecht Kossel zientzialari alemaniarrak azido nukleiko gisa identifikatu zuen “nukleina”, hura osatzen zuten base nukleikoak isolatu zituen eta haren propietate kimikoetan oinarrituta, azido desoxirribonukleiko (DNA) deitu zion. Bestalde, Rosalind Franklin kristalografoaren egitura helikoidala iradokitzen zuen DNAren irudiak funtsezkoak izan ziren Watson-ek eta Crick-ek DNA molekularen helize bikoitzeko egitura argitzeko. Hala ere, Wilkins-ek jaso zuen meritua, Rosalind Franklinek jakin gabe Watson eta Crick-ekin partekatu bait zuen argazki hori. 1953an Naturen artikulua argitaratu zenean, Franklinek DNA molekulari buruzko ikerketa utzia zuen jada eta 1958ko apirilean minbiziaz hil zen, helize bikoitzaren aurkikuntzan bere argazkiak izan zuen funtsezko eginkizunaren berri izan gabe. 1962an, Watson, Crick eta Wilkinsek Medikuntzako Nobel saria jaso zutenean, ez zen Franklinen ekarpenik aipatu, hau haintzakotzat hartzen duela gutxi hasi bait dira.
Guzti honekin eta ondorengo aurrerapenekin, genomika garatzeko oinarriak eraiki ziren. Etengabe garatzen ari den zientzia honek, biozientziaren hainbat arlotan aplikazioak ditu. DNAren azterketak, gaixotasunak diagnostikatzen, tratatzen, espezie berriak deskribatzen edo krimenak argitzen laguntzen digu. PCR edo genoma-sekuentziazioa bezalako teknikak, COVID-19 pandemiaren testuinguruan hain beharrezkoak izan eta laborategian egunero darabiltzagunak gaixotasunak aztertzeko direnak, ez lirateke posible izango idazki honetan aipaturiko ikerketa eta aurkikuntza horiek guztiak egin gabe.

Argazkia: Museo de la Ciencia Príncipe Felipe (Valencia)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *