Sendagai-pentsuei buruzko Europar Batasuneko araudia Espainian aplikatzeko Errege Dekretuaren proiektua

Joan den maiatzaren 25ean, Ministroen Kontseiluak errege-dekretu proiektu bat onartu zuen, Espainian 2019/4 Europako Araudia (EB) aplikatzeko berariazko xedapenak ezartzen dituena, medikamentu-pentsuen fabrikazioari, merkaturatzeari eta erabilerari buruzkoa. Araudihorren 3. artikuluaren arabera, honela definitzen da «sendagai-pentsua»: animaliak zuzenean elikatzeko prest dagoen pentsua, eraldaketa gehiagorik gabe; hau da, medikamentu bat do gehiagoz, edo pentsu konposaturako lehengaiekin eigndako produktu homogeneo bat da. Arau horrek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak beste hiru ministerioekin batera proposatua, Europar Batasuneko araudian aurreikusitako betebeharrak betetzea erraztuko duen arau-esparru nazionala sortu du, 2022ko urtarrilaren 28tik aurrera aplikatuko dena. Arau berriak xedapen nazionalak biltzen ditu, eta horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: albaitaritzako sendagaiak pentsuan homogeneoki banatzeko onargarritasun-irizpideak ezartzea, eta baimendutako kutsadura gurutzatuaren gehienezko mailak. Testuak, halaber, gai hauek arautzen ditu, besteak beste: establezimenduak baimentzeko beharrezko baldintzak, erabili gabeko produktuen tratamendua eta beste herrialde batzuetara esportatzeko sendagai-pentsuen merkaturatzearekin zerikusia duten bestelako gaiak

Bestalde, 2022ko urtarrilaren 28tik aurrera aplikatu beharreko Europako araudi berriak (2019/6 Araudia(EB)) eta sendagai-pentsuei buruzko (2019/4Araudia) neurri zehatz ugari ezartzen ditu antimikrobianoen aurkako erresistentziaren aurka borrokatzeko eta antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzeko, ” ” edo “Osasun bakarra” ikuspegiari jarraiki. Sendagai-pentsuei dagokienez, Europako araudian (2019/4 (EB)) jasotako neurriek, antimikrobianoen erabilera zuhur eta arduratsua sustatzera bideratutakoek, honako hauek barne hartzen dituzte:

  • Sendagai-pentsuen bidez antibiotikoak profilaktikoki erabiltzeko debekua; antimikrobiano bidezko profilaxia kasu berezietan baino ez da onartzen, eta animalia jakin bati aplikatzen zaio infekzio-arriskua oso handia denean eta ondorio larriak dituenean.
  • Antimikrobianoen erabilera metafilaktikoaren murrizpena: infekzio bat hedatzeko arriskua handia denean eta alternatiba egokirik ez dagoenean onartzen da.
  • Pentsuetan antimikrobianoen erabilera debekatzea, hauek hazkundea sustatu eta errendimendua areagotzeko helburua badute (antibiotikoak hazkundearen sustatzaile gisa erabiltzeko  2006ko debekuaz gain ).
  • Preskripziorako baldintzak arautzen ditu (16. artikulua); besteak beste, hauek:
    • Sendagai-pentsuetarako albaitari-preskripzioak emateko albaitariak azterketa klinikoa egin beharko du edo animaliaren edo animalia-taldearen osasun-egoeraren ebaluazio egokia egin beharko du aldez aurretik eta diagnostikatutako eritasun baterako bakarrik.
    • Sendagai-pentsuarentzat albaitariaren preskripzioan agertu beharreko informazioa ezartzen da.
    • Albaitariak ezin izago du antimikrobianoak dituen medikamendu bat baño gehiagoz osatutako sendagai-petsurik agindu.
    • Tratamendu bakoitzerako preskripzio bat egin beharko da (maskotetan izan ezik).
    • Elikagaiak ekoizten dituzten animalientzat antibiotikodun sendagai-pentsuaren preskripzioak 5 eguneko baliotasuna izango du. (igortzen den egunetik fabrikazio egunera).

Sendagai-pentsua  medikamentuak  emateko ahozko bideetako bat da eta animalia-taldeei eragiten dioten patologien aurka oso baliagarria dela baieztatu da. Hala ere, albaitaritzako medikamentuei buruzko 2019/6 (EB) Araudiaren107. artikuluan ezartzen den bezala, antimikrobianoak (baita pentsu bidez ematen direnak ere) ez dira errutinaz erabiliko,  higienerik eza, animalien hazkuntza desegokia edo zaintza falta konpentsatzeko, ez eta abeltzaintzako ustiategien kudeaketa txarra konpentsatzeko ere.

NEIKEReko Animalien Osasun Sailetik uste dugu garrantzitsua dela ohartzea antibiotikoak egoki erabiltzeak zer garrantzi duen bakterio erresistenteen agerpenari eta barreiadurari aurre egiteko.

Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun saila

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *