Datorren ostegunean, urriak 21, 12:00-14:00 h, on line, BBSRC-k, Biotechnology and Biological Sciences Research Council, (Swindon, Erresuma Batua) antolatutako hitzaldi batzuk ikus ditzakezue. Ekitaldiak “Climate Change Bites” (Klima-aldaketako mokaduak) du izenburutzat, klima-aldaketak landareetan, animalietan eta gizakietan bektoreek transmititutako gaixotasunak nola sustatzen dituen aurkezpen laburreko programa bat barneratzen duelarik. Ingelesez izango da eta Victoria Gill BBCko zientzia-, teknologia- eta ingurumen-kazetaria izango da buru.
Web-mintegiko parte hartzaileak honako hauek dira:
– Gary Foster irakaslea, Bristolgo Unibertsitateko Landare Patologia Molekularreko katedraduna, landareen birologian eta landareen biologia molekularrean espezializatua.
– Rachel Lowe doktorea, London School of Hygiene & Tropical Medicine eskolako irakasle Elkartua, gaixotasunak transmititzeko arriskuan espezializatua
– Bethan Purse doktorea, Erresuma Batuko Ekologia eta Hidrologia Zentroko zientzialaria, populazioen ekologian espezializatua
– Raman Velayudhan doktorea, Albaitaritzako Osasun Publikoko burua, Bektoreen Kontroleko eta Ingurumeneko burua, Osasunaren Munduko Erakundea, dengearen prebentzioan eta kontrolean espezializatua.
– Tianna Brand doktorea, Animalien Osasunerako Mundu Erakundearen (OIE) aholkularia, mundu mailako lehentasun berrietan espezializatua eta “One Health – Una sola salud” delakoan.
Aurkezpenen ondoren, klima-aldaketak bektoreek transmititutako gaixotasunetan duen eraginari buruz eta ikertzaileek horri aurre egiteko egin dezaketenari buruzko mahai-inguru bat egingo da.
Doan erregistratzeko esteka: https://www.eventbrite.co.uk/e/clime-change-bites-tickets-180020224337?aff=ebdsoporgprofile