Txerto mikobakterianoen eta haien osagaien bidezko babes heterologoa eta homologoa

Mycobacterium avium subsp. paratuberkulosia (Map) paratuberkulosiaren eragilea den bakterioak, hesteetako hanturazko gaixotasun kronikoa eragiten du, hausnarkariei bereziki. Paratuberkulosiaren aurkako txertoa kontrol-neurri eraginkor gisa aintzakotzat hartu da. Hala ere, haien babesa ez da erabatekoa, eta txertoek edo haren osagaiek ematen duten babesaren mekanismoak ez dira erabat argitu. Leongo Unibertsitatea buru duen lan batean, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak parte hartu du eta bi txerto mikobakterianoren eragina aztertu dute, bata, Map eta, bestea, Mycobacterium bovis (Mbv). Horretaz gain, haien osagaiak (osagarri eta bakterio inaktibatuak) ere aztertu dituzte, ahuntzen infekzio-eredu batean. Txerto osoekin tratatutako taldeek lesioak gutxitzen dituztela erakutsi zuten, bai eta erantzun humorala eta zelularra ere. Granuloma-kopurua ere murriztu egin zela ikusi zuten, bai desaktibatutako bakterioekin, bai osagarriekin, infektatutako eta immunizatu gabeko taldearekin alderatuta. Ondorioz, osagaiek beraien aldetik babesa ematen dutela ikusi zuten. Osagarriekin immunizatuta zeuden taldeen kasuan, lesioen murrizketa horrek erantzun immune periferiko detektagarririk gabe eragin zuen. Ez zen immunizazioarekin edo infekzioarekin lotutako linfozitoen azpi-populazioen proportzioan aldaketarik hauteman, ezta maila lokalean eta periferikoan.

Azken batean, prestatutako bi txerto-produktuek, batak Map eta besteak Mbv, babes partziala erakutsi zuten, Map infekzioaren aurrean, azterketa hitologikoaren bidez zehaztua. Osagarriekin immunizatutako taldeetan ikusitako lesioen murrizketak, osagai horiek erantzun ez-espezifiko bat sustatzen dutela, eta horrek lesio granulomatosoen garapena murrizten duela iradokitzen du.

Azterlan honen emaitzak Frontiers in Veterinary Science-n argitaratu dira, eta esteka honen bidez kontsulta daitezke.


babes homologoa: patogenoaren aurka diseñatuta dagoen txertoak ematen duen babesa.

babes heterologoa edo gurutzatua: patogenoaren aurka diseñatuta ez dagoen txertoak ematen duen babesa.

Argazkia: Mark Stebnicki Pexels-en.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *