Urtero, munduan organo-transplanteen eskaria handitzen da eta paziente asko, itxaron-zerrendan daudelarik hiltzen dira. Horregatik, animalia-jatorrizko organoak transplantatzeko ideia agertu zen, pazienteek denbora gehiago izan zezaten beharrezko giza-organoa jaso arte. Prozedura kliniko-kirurgiko hau izendatzeko “xenotransplante” terminoa erabiltzen da (grezierazko ξένος, xenos, kanpotar, atzerritar, arrotz esan nahi duena) eta animalia-espezie batetik bestera organoak, ehunak edo zelulak transplantatzeko ekintzari esaten zaio. Oinarri zientifikorik gabeko alegi eta probetatik haratago, xenotransplanteei buruzko ikerketa XX. mendearen hasieran hasten da eta hainbat espezierekin esperimentatu ondoren, txerria, gizakiarentzako, organo-iturri gisa, espezie egokiena dela frogatzera eraman du, bere bateragarritasun genetiko handiagatik eta hazteko erraztasunagatik, besteak beste. Hala ere, mediku muga batzuk aurkezten ditu, hala nola gaixotasun interespezifikoen (zoonosi) balizko transmisioa, bizi-itxaropenean dauden desberdintasunak eta organoen tamainaren bateraezintasuna. Gainera, giza hartzailearen errefus hiperakutuak frogatzen duenez, arazo nagusia hesi immunitarioa da.
Muga hauek gainditzeko, beharrezkoa da txerri emailea ‘gizatiartzen’ saiatzea, eta hemen ingeniaritza genetikoa sartzen da jokoan. Orain arteko mediku lorpen garrantzitsuena 2022ko urtarrilean gertatu zen, lehen aldiz, Marylandeko Unibertsitatean (AEB) genetikoki eraldatutako txerri baten bihotza paziente bati transplantatu ziotenean. Gertaera gogoangarri hori, hein handi batean, edizio genetikoan egindako aurrerakuntzei esker lortu da. Izan ere, geneak isilarazteak (knock-out) eta geneak sartzea edo transgenesia ahalbidetzen duten CRISPR-Cas 9 motako teknika berrien garapenak jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia suposatu du. Kasu honetan, emailea, bere DNAn 10 aldaketa zituen txerri transgeniko bat izan zen.
Transplantatutako pazientearen 2 hilabeteko biziraupenak, dirudienez txerri-zitomegalobirus batek eragindako infekzioaren ondorioz hil egin denak, urrats handi bat suposatzen du komunitate zientifikoarentzat errefusa saihestea posible dela eta hurrengo urratsa beharrezko immunosupresioari loturiko konplikazio infekziosoak saihestea dela erakutsi baitu. Honek zoonosiak prebenitzeko beharrezkoa den diziplina aniztasunaren garrantzia azpimarratzen duen erronka bat dakar. Hain zuzen ere, puntu honetara iritsi ahal izateko, diziplina zientifiko eta filosofiko desberdinen ekarpena zenbatezina da; izan ere, kalitate eta segurtasun handiko materiala ekoizteaz gain, prozedurak planteatzen dituen alderdi juridiko, ekonomiko, erlijioso eta bioetiko guztiak ondo aztertu eta definitu behar dira.
Ikuspegi horiek guztiak kontuan hartzeko, NEIKERreko gure lankide eta doktore diren Ramón A. Juste, Albaitari Lehendakariorde gisa, eta Medelin Ocejo, Albaitaritza Ataleko Lehendakari gisa, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako (ACMB) Lehendakariak eskatuta, Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofizialarekin (COVB) eta bere lehendakariarekin, Alvaro Mateos, eta lehendakari ohiarekin, Dr. Paco Dehesa, lankidetzan, “Xenotrasplantes: un reto interdisciplinar” jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldi hau, Ocejo doktoreak moderatua, joan den martxoaren 31n COVBren egoitzan ospatu zen eta hainbat ikuspegi desberdinetatik heldu zion gaiari: albaitaritza, medikuntza, bioteknologia eta bioetika esaterako. Arrakasta handia izan zuen ikusleen artean, bereziki online bertsioan.
Jardunaldiaren programa estekan kontsulta daiteke: https://www.acmbilbao.org/agenda/xenotrasplantes-un-reto-interdisciplinar-colegio-de-veterinarios-de-bizkaia-seccion-de-veterinaria-acmb/
eta grabazioa hemen dago eskuragarri: https://www.youtube.com/watch?v=vhddKkI2PHc
Imagen creada con Biorender.com