31 World Buiatrics Congress (WBC) munduko biltzarrean parte hartu dugu. Kongresua Espainiako Behi Medikuntzako Espezialisten Elkarte Nazionalak (ANEMBE) antolatu du, eta Madrilen egin da, irailaren 4tik 8ra. WBC kongresua ikertzaileak, teknikariak eta albaitariak biltzen dituen kongresua da, baita enpresak ere. Kongresu honek, behi-azienda du ardatz. Edizio honetan munduko toki guztietatik etorritako 3.400 ordezkarirekin marka hautsi da. Ekitaldiak iraun duen lau egunetan, beren lanak eta esperientziak partekatu dituzten espezialistekin hitz egiteko aukera izan dute profesionalek hainbat saiotan: ugalketa, animalien osasuna, toxikologia, immunologia eta txertoak, podologia, genetika eta hazkuntza, errapearen osasuna, nutrizioa eta gaixotasun metabolikoak, gaixotasun infekziosoak, animalien ongizatea, kirurgia, ekoizpen iraunkorra, osasun publikoa, elikagaien segurtasuna eta erresistentzia, epidemiologia, besteak beste.
NEIKEReko Animalien Osasun Sailetik, Joseba Garrido doktoreak Batzorde Zientifikoan parte hartu du, eta bi hitzaldi eman ditu: “Animal tuberculosis. Looking for the eradication” eta “Tools for the diagnosis and control of bovine paratuberculosis”.
Gainera, NEIKEReko beste ikertzaile batzuek ahozko komunikazio bat eta bost poster aurkeztu dituzte, hainbat gairi buruzkoak : tuberkulosiari aurre egiteko autotxertoak, erresistentzia antimikrobianoaren identifikazio molekularra Campylobacter fetus-eko isolatuetan, mikrobiota erruminala aztertzea mikrobioen aurkako erresistentzien gordailu gisa, oritzaren kalitate immunologikoa, genetikak behi-paratuberkulosiaren aurkako erresistentzian duen eragina eta PCR digitala behi-paratuberkulosiaren diagnostiko-metodo gisa.
Hona hemen Animalien Osasun Sailak aurkeztutako lanen zerrenda:
Ahozko komunikazioa:
Impact of host genetics on resistance of bovine monocyte derived macrophages to Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis infection. Maria Canive, Gerard Badia-Bringue, Marta Alonso-Hearn.
Posterrak:
Efficacy of autovaccines against tuberculosis in goats: A proof of concept study. Cristian David Melgarejo, Enric Vidal, Mariano Domingo, Alex Cobos, Maite Martin, Zoraida Cervera, Joseba Garrido, Iker A. Sevilla, Bernat Perez De Val. (IRTA-CRESArekin lankidetzan)
Phenotypical and molecular identification and antimicrobial resistance profile of Campylobacter fetus venerealis and Campylobacter fetus venerealis biovar intermedius field isolates. Nerea Pena-Fernandez, Esther Collantes-Fernandez, Ana Hurtado, Nekane Kortabarria, Iratxe Leginagoikoa, Gorka Aduriz. (SERIDA eta SALUVETekin lankidetzan)
A droplet digital PCR assay for detection and quantification of Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis DNA in whole-blood and faecal samples from MAP-infected Holstein cattle. Gerard Badia-Bringue, Maria Canive, Rosa Casais, Cristina Blanco Vazquez, Javier Amado, Natalia Iglesias, Ramon A. Juste, Marta Alonso-Hearn. (SERIDArekin lankidetzan)
Colostrum quality and management effect on dairy cattle health. Elena Molina, Joseba Garrido, Gorka Aduriz, Ana Hurtado, Natalia Elguezabal.
Gainera, Animalia Ekoizpeneko Departamentutik hurrengo posterra aurkeztu zuten: “Exploring Dairy Cattle Ruminal Microbiota as a reservoir of Antimicrobial Resistance Genes for the One-Health Initiative. Adrian Lopez-Catalina, Raquel Atxaerandio, Aser Garcia-Rodriguez, Idoia Goiri, Monica Gutierrez, Jagoba Rey, Jose Antonio Jimenez, Oscar Gonzalez-Recio. (INIA, ETSIAA-UPM eta CONAFErekin lankidetzan).
Interesa izanez gero, lan horien laburpena bidal diezaiekegu.