NEIKERek Animalien Tuberkulosiaren Ikerketarako II. Workshop Iberikoan parte hartu du

NEIKEReko Animalien Osasun Sailak Animalien Tuberkulosiaren Ikerketarako II. Workshop Iberikoan (TB) parte hartu du, Kordoban, azaroaren 16tik 18ra bitartean. Guztira 140 ordezkari bertaratu dira, horien artean Espainian zein Portugalen arlo horretan lan egiten duten erakunde nagusietako ikertzaileak, bai eta ia gobernu autonomiko guztietako eta administrazio zentraleko (SVO) albaitari-teknikariak ere.

Edizio honetan, helburu nagusia Caceresen 2018an egindako lehen bileratik lortutako aurrerapen zientifikoak ezagutzea zen. Aurkezpen-ordenaren arabera, honako hauek izan ziren talde parte-hartzaileak:

– IUSA-ULPG. Marisa Ana Andrada doktorea.
– UAB. Alberto Oscar Allepuz doktorea.
– CIBIO. Nuno Santos doktorea.
– ISCIII. Inmaculada Moreno doktorea.
– GISAZ-UCO. Maria de los Ángeles Risalde doktorea.
– NEIKER. Joseba M. Garrido doktorea.
– IRTA-CReSA. Bernat Pérez doktorea.
– PATIN-UEX. José Manuel Benítez doktorea.
– VISAVET-UCM. Beatríz Romero doktorea.
– TB-EU-RL Erref. Lab. Lucia de Juan doktorea.

Gainera, bi mahai-inguru egin ziren: “TBren kudeaketa albaitaritza-zerbitzuen ikuspegitik” eta “TB kontrolatzea etxeko eta basoko interfazean”. Bertan, hainbat autonomia-erkidegotako Albaitaritza-Zerbitzu Ofizialen (SVO) ordezkariek parte hartu zuten, Animalien Osasunaren arlokoak zein Ingurumen Kudeaketakoak, bai eta Osasun Defentsarako Taldeen (ADS), abeltzainen eta ehiztarien ordezkariek ere.

Workshop-aren ondorioen artean, honako gai hauek duten garrantzia nabarmentzen da:
– Mikobakterio ez-tuberkulosoek TBren diagnostikoan duten eragina aztertzea.
– Gaur egun daudenak hobetzen edo osatzen dituzten antigeno berriak garatzea.
– Diagnostiko-teknika berriak ebaluatzea, batez ere laborategikoak.
– Basa-faunan tuberkulosia kontrolatzeko txertaketa bezalako alternatibak aztertzea.
– Abeletxeen biosegurtasun-neurriak ezartzea eta hobetzea.

Ez da ahaztu behar, herrialde garatuetan eragin handirik ez duen arren, tuberkulosia gaixotasun zoonotikoa dela.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *