Garrantzitsua da oso, hurrengo erditze-garaian kontrol neurriak ezartzeko orduan, hausnarkari txikien ustiategietan ume-galtze zergatia ezagutzea, batik bat patogenoa zoonotikoa bada. Animalia Osasuneko Departamentuko diagnostiko laborategian 20 ume-galtze; fetu, karen, baginako fluxu edo/eta serum laginak jaso dira, emaitzak honako hauek izanik:
Toxoplasma gondiigatik ume-botatzea (5 kasu), Border diseasegatik (kasu 1), Listeria ivanoviigatik (2 kasu), ume-galtze paratifikoa (Salmonella abortus ovis) (kasu 1) eta Q sukarra bidezkoa (1 kasu). Lau artaldeetan Boder birusaren aurkako seroprebalentzia handia ikusi da eta beste bitan T.gondii aurkako titulu serologiko altuak, honekin, ustiategi hauetan duela gutxiko abortu eragile hauen presentzia ondoriozta daitekeelarik.
Beste lau artaldeetako laginak azterturik, ez dira ume-galtzearen etiología froga zezaketen emaitza esanguratsurik, ezta lesiorik ikusi. Kasu hauetan, zergati infekzioso susmoaren aurrean, lagin berrien bilketan ekitea eskatu ohi da, bidalketa berriarekin, diagnostikoaren aurkikuntza aski hobetzen baita. Karen eta fetuaren bidalketa diagnostiko bat emateko orduan lagungarria dela oso gogoratzea ezin bestekoa da, bakteria batzu tropismoa bait dute karenean (Chlamydia, Coxiella) eta beste batzuen parte hartzea egiaztatzeko, fetu- lesioen ikerketa ezin bestekoa bait da (Toxoplasma, Pestivirus). Bide batez, baginako fluxu eta serumak, diagnostikoa borobiltzeko edo baieztatzeko, lagungarriak dira kasu batzuetan.
Aurten, beste urteetako erditze-garaietan bezelaxe, Toxoplasmaren garrantzia nabarmentzen da beste agente batzuren aldean. Aipaturiko emaitzetatik, zirrara nabarmena izan ohi dute agente zoonotikoak eragindakoek, Q sukarra kasu, ustiategietan diharduten gizakiei ekar dakieken arriskua dela medio.