Animali-Osasun Departamenduko Diagnostikoko laborategian, EEAko 9 artaldeetatik, 2016ko erditze-garaiko fetu eta karen laginetan jasotako emaitza deigarrienak, hauexek dira:
Toxoplasma gondii-k eragindako abortu 2 kasu
Border disease (Pestivirus infekzioa)-k eragindakoa kasu 1
Chlamydophila abortus-ek eragindako abortua kasu 1
Listeria ivanovii-k eragindakoa kasu 1
Beste bi artaldeetan, karenean, bakteriek eragindako kalteak ikusi arren, ezin izan dira berauek laborategi-analisietan egiaztatu. Azterturiko gainerantzeko artaldeetan infekzio edo parasito-patologiarik ezin izan da diagnostikatu, ez baitira lesio esanguratsurik behatu, bakterio isolamendu esanguratsurik lortu, ez eta ume-galtzeak eragin ditzaketen agenteen ADN/ARN-a aurkitu. Guzti hau dela eta, serum eta ume-tokiko fluxu laginez gain, fetu eta karenen azterketa ezin bestekotzat jotzen da, arazoaren jatorria eta kontrol neurri egokienak ezartzeko.
Gizakietan, Bizkaian, Q sukarreko 2 agerraldi antzeman dira, ikerkuntza fasean oraindik, hauen jatorria ardi zein ahuntz artaldeetan egon daitekela ezin bazter daiteke.
Lorturiko emaitzetatik, deigarrienak, agente zoonotikoek eragindakoak dira, ustiapenarekin zerikusia duten pertsonengan suposa dezaketen arriskuarengatik. Guzti honekin, artzainari ume-galtzeak suposatzen dion galera ekonomikoa ezin ahaz daiteke.