Ekainaren 12tik 16ra, 15th International Colloquium on Paratuberculosis (ICP) ospatu da Dublinen (Irlanda). Kongresu hau 2020an egitea aurreikusita zegoen arren, duela bi aste jakinarazi genizuen Tuberkulosiari buruzko beste biltzarra bezala, pandemia zela eta atzeratu egin behar izan zen. Bi urtetik behin egiten den biltzar honetan, paratuberkulosiarekiko interesa partekatzen duten mundu osoko ikertzaile, teknikari eta albaitariak biltzen dira. Oraingo honetan ere, biltzarraren programa ponentzia eta komunikazio libreetan banatu zen, honako atalak bereiziz: epidemiologia, kontrol-programak, diagnostikoa, immunologia eta osasun publikoa, besteak beste.
NEIKEReko mikobakterioen taldeak diagnostiko-atalean ahozko komunikazioa aurkeztu zuen:
– “Evaluation of a droplet digital PCR (ddPCR) assay for detection and quantification of Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (MAP) DNA in whole-blood and fecal samples from MAP-infected Holstein cattle”
Bestalde, ostalariaren erantzuna eta immunologia saioan ahozko hiru komunikazio eskaini zituen:
– “A genome-wide association study for tolerance to bovine paratuberculosis identifies genetic regions with candidate genes involved in DNA packaging, DNA damage response and innate immunity”
– “Identification of genetic regions associated with a low Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis load within infected monocyte-derived macrophages” eta
– “Alternative splicing of pre-mRNA modulates the immune response in peripheral blood and gut tissues of Holstein cattle naturally infected with Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis”.
Hortaz gain, bi poster aurkeztu ziren:
– “Probiotic bacteria modulate immune responses to paratuberculosis vaccination” eta
– “An integrative Mendelian randomization analysis of genome-wide association and eQTLs studies identified novel genes associated with bovine paratuberculosis susceptibility”
azken hau poster pitch (poster bati lotutako ahozko komunikazio laburra) modalitatean izan zen.
Kongresuan gure lankide María Canivek Richard Merkal saria jaso zuen, ikertzaile gazteek aurkeztutako lanik onena saritzen duena. Gainera, Marta Alonso doktorea hautatu zuten International Association of Paratuberculosis-eko lehendakariorde berri gisa eta Natalia Elguezabal doktorea elkarte bereko Board of Directors-eko Espainiako ordezkari gisa. 16th International Colloquium on Paratuberculosis 2024ko urrian Jaipurren (India) ospatuko da.