Skip to main content

Udako bi ikastaro uztailerako

Aurtengo udan, NEIKERetik bi ikastaro jarri ditugu martxan Animalien Osasun Saileko kideen partaidetzarekin.
Horietako bat Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU, http://www.ueu.eus/) batera antolatu dugu eta izenburua “Osasun bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura” da. Ikastaro honetan, One Health kontzeptuaren gakoak jorratuko dira, animaliei eta gizakiei eragiten dieten gaixotasunak ulertzeko ikuspegi global eta integraletik. Ikastaroa euskara hutsean emango da.
• DATA: 13/07/2021
• LEKUA:Markeskoa Jauregia (Eibar)
• MODALITATEA: Presentziala
Informazio gehiago: http://www.ueu.eus/index.php/ikasi/udako-ikastaroa/1625/Osasun%2BBakarra.%2BAnimalien%252C%2Bgizakien%2Beta%2Bingurunearen%2Bosasunaren%2Barteko%2Blotura

Bestearen izenburua “Abeltzaintzaren rola aldaketa globaleko testuinguruan: erronkak eta perspektibak” da. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU/UPV, https://www.uik.eus/) batera antolatu dugu, eta hainbat gai aztertuko ditu, hala nola berotegi efektuko gasak, klima neutraltasuna, artzaintza sistemek ingurumenerako dakartzaten onurak eta purin eta simaurrerako politiken diseinua edo kudeaketa, besteak beste.
• DATA: 1-2/07/2021
• MODALITATEA: Online

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/es/perspectivas-innovadoras-en-produccion-agraria-el-papel-de-la-ganaderia-en-un-contexto-de-cambio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude