Skip to main content

“Osasun bakarra” estrategiarekin erlazionatutako proiektuetan lortutako emaitzak 2020an

Osasun bakarra (“One-Health”) estrategiak gizakiei, animaliei eta ingurumenari eragiten dien gaixotasunak zein horiei lotutako arazoak diziplina anitzetan eta era koordinatuan lantzean datza. Ikuspuntu honetatik patogeno zoonotikoak bereziki garrantzitsuak dira. Hauek elikadura-katearen bidez, aire bidez edota artropodoen ziztada bidez eskuratu daitezke.
Hona hemen Animalien Osasun Sailean garatzen diren proiektu batzuen aurrerapena: Read More

Euskal Herriko ustiaketetan ematen diren basa-animalia eta abere arteko interakzioen azterketa

Atlantiar klima guneko, larre baso autoktono eta erdi mailako mendietan basa-animalia zein abereetan ematen diren interakzioak aztertzen ari gara NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduan. Ikertketa, INIAk finantziatutako “Behi tuberkulosiaren control estrategiak basa (azkonar, basurde) zein etxe erreserborioetan” proiektuaren barnean legoke (RTA2014-00002-C02-02).
Euskal Herrian gerta daitekeen basa-animalia zein abereen arteko kontaktu maila baieztatzearren, behi ustiaketetan “fototrampeo” kamarak darabiltzagu. Ustiaketetan dauden instalazioak begiztatu ondoren, ustiakete inguruko guneetan ezartzen dira kamarak bai eta artzantza; abereek edan eta jateko dituzten guneetan edo basa-animaliak maiztasunaz mugi daitezkeen tokietan (oinatzak, ileak, landare zapalduak… agertzen diren guneetan). Read More

One Health: gizaki eta animalia osasuntsuak, ingurune segurua

Rudolph Virchow (1821-1902) patologo alemaniarrak XIX. Mendean zoonosi hitza erabili zuen lehen aldiz gizaki eta animaliengan komunak diren gaixotasunak deskribatzeko. Egun, zoonosi hitza animalia zein gizakien artean kutsakorrak izan daitezkeen infekzioak izendatzeko erabili ohi da. Gizakiei eragiten dieten agente kutsakorretatik %60 baino gehiago eta susperraldian dauden gaixotasunetatik %75, zoonosiak (WHO-OIE, 2014) direla estimatzen da. Animalien gaixotasunek, animalia-gizakia trasmisio zuzenaz, bektoreen edo kutsatutako jakien bitartez, gizakien osasunean eragin dezakete.

Duela gutxi, albaitaritza arloko epidemiologiaren aintzindaritzat jotzen den Calvin W. Schwabe (1927-2006) “One Medicine” hitza sortu zuen, gaixotasunak espezie bakar batetakoak urritan izan ohi direla adierazteko. Are gehiago , gaixotasunaren patogenia, prebentzio estrategiak, diagnostiko eta tratamenduak antzekoak izan ohi dira animalia eta gizakietan. Nahiz eta kontzeptu honen garapena eman, ararroa izan ohi da, egun, gizaki zein animaliei eragiten dieten patogenoen infekzioei aurre egiteko bide amankomuna izatea medikuntzak zein albaitaritzak. Read More

Giardia eta Cryptosporidium presentzia basa-haragijaleetan

Carlos III Institutuaren zuzendaritzarekin, NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamendua, ikerlan batean murgilduta ibili da, estatuan, basa-animalien munduan lan egiten duten beste talde batzurekin batera. Gorotzen bidez basa-animaliek iraitzitako Giardia spp. eta Cryptosporidium spp. detektatzea eta identifikatzea izan da lan honen helburua eta bide batez espezie zoonotikoak diren egiaztatu. Biologia molekular metodo desberdin bitartez 193 animalien gorotzak aztertu dira (87 azeri, 70 azkonar, 6 katajineta, 6 katamotz iberiar, 2 basakatu, 6 otso, 2 hudo, 2 mangosta, 2 ipurtats, 2 igaraba eta 8 lepazuri). Guztiak 2013ko abendutik, 2016ko apirila bitartean aurkitutakoak lirateke, gehienak kotxeren batek harrapatutakoak izanik. Read More

Basa-espezieen osasun zainketa programa EAE-n

Giza populazioko osasun krisialdi nagusienetako batzu, gaixotasun zoonotikoei esker gertatzen dira. Batzuetan, gaixotasun hauen eragile patogenoen gordailuak, basa-espezieak dira. Gainera, jadanik, abereetatik erauzita zeuden baina basa-gordailuetan mantendu diren zoonosi batzuren susperraldien berri eman da. Guzti honexegatik, gizakiengan gaixotasun arriskua mugatzeko, basa-animalietan zainketa programen ezarpena ezin bestekotzat jotzen da.

2000. urtean NEIKER-en sortu zen lan norabide hau jarraituz, “Basa-espezieen osasun zainketa programa EAE-n” proiektua garatzen ari gara, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantziatuta eta Marta Barral Doktoreak zuzendurikoa. Proiektu honen helburu nagusia, Animalia Osasun, zein Osasun Publikoan eragina duten patologien prebalentzia eta barreiadura aztertzean legoke. Read More