Skip to main content

AVAFES Nazionalaren “PLANETA BAT, OSASUN BAKARRA” hitzaldi-zikloa

AVAFES Nazionala “Fauna Exotiko eta Basatiaren Arretarako Albaitarien Elkartea” izeneko elkartea da. Duela gutxi sortu zen elkartea, eta fauna basati eta exotikoekin lan egiten duten albaitarien interesak ordezkatu nahi ditu estatu mailan, profesionalei eta ikasleei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskainiz. AVAFES Nazionala elkarte independentea da eta penintsulako hainbat ikasle-elkartetan du jatorria. Gainera, publiko orokorrarentzako dibulgazio- eta kontzientziazio-tresna gisa planteatzen da, albaitaritzaren ikuspuntutik, espezie horien kontserbazioari eta ongizateari dagokienez. Aurten, “PLANETA BAT, OSASUN BAKARRA” doako online hitzaldi-zikloa antolatu du AVAFES Nazionalak. Read More

Dibulgazio Jardunaldiak: Behi tuberkulosia errotik kentzeko hiltegietako ikuskapenaren garrantzia

NEIKER-eko Animalia Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin eta Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuekin batera, behi tuberkulosia errotik kentzeko, hiltegietako ikuskapenek duten garrantzia azpimarratzeko jardunaldia prestatzen ari dira.
Aipaturiko jardunaldi hau, goizez burutuko da datorren azaroaren 15ean. Hurrengo esteka honen bidez, Programa ikusi eta izen-emate orrira sartzeko aukera dago:
http://www.neiker.net/newsletters/2017/06/index.html

Euskal Herriko ustiaketetan ematen diren basa-animalia eta abere arteko interakzioen azterketa

Atlantiar klima guneko, larre baso autoktono eta erdi mailako mendietan basa-animalia zein abereetan ematen diren interakzioak aztertzen ari gara NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduan. Ikertketa, INIAk finantziatutako “Behi tuberkulosiaren control estrategiak basa (azkonar, basurde) zein etxe erreserborioetan” proiektuaren barnean legoke (RTA2014-00002-C02-02).
Euskal Herrian gerta daitekeen basa-animalia zein abereen arteko kontaktu maila baieztatzearren, behi ustiaketetan “fototrampeo” kamarak darabiltzagu. Ustiaketetan dauden instalazioak begiztatu ondoren, ustiakete inguruko guneetan ezartzen dira kamarak bai eta artzantza; abereek edan eta jateko dituzten guneetan edo basa-animaliak maiztasunaz mugi daitezkeen tokietan (oinatzak, ileak, landare zapalduak… agertzen diren guneetan). Read More

Animalia Osasuneko berrikutza lanei zuzendutako 2016ko Isabel Mínguez Tudela Saria jaso dugu

Animalia Osasuneko Espainiar plataforma Teknologikoak (Vet+i), joan den Apirilak 5an, animalia osasunaren berrikuntza lanei zuzenduriko Isabel Mínguez Tudela aurtengo saria “EMDIAR: animalia tuberkulosiaren kontrako inmunoestimulatzailea” lanari ematea erabaki zuen. Sari hau, estatu mailako Animalia Osasun sailean emaitza trasferigarri hoberenari zuzendurik dago. NEIKERreko animalia saileko mikobakteria taldeak garatutako lana dugu berau, IREC (Baliabide Zinegetiko Ikerketa Institutua) barnean dagoen Osasun eta Bioteknologia taldeko (SaBio) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Albaitari-osasun zaintza guneko (VISAVET) lan taldeekin elkarlanean. Ramon Juste Doktorearengan pertsonifikatu da saria.
Tuberkulosiaren aurkako borrokak gastu ekonomiko handia suposatzen du eta animalia osasuneko ikerkuntza alorrean erronka garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Albaitari-osasunean, hainbat eskualdeetako buruhauste nagusiena da, … Read More