Skip to main content

Herritarren zientzia eta eltxo inbaditzaileak

Herritarren zientzia herritarrak informazio baliotsua eman dezaten inplikatzea da, dela ezagutza partekatuz, dela datuak biltzen eta aztertzen lagunduz, emaitzak interpretatuz, aurkikuntza berriak eginez, etab. ikertzaileek hainbat azterketa-eremutan egindako lanaren osagarri izateko. Mosquito Alert plataforma “Herritar-zientzia” kontzeptuaren adibide bat da (http://www.mosquitoalert.com/), tigre eta sukar hori eltxoen hedapenaren aurka borrokatzea duelarik helburu. Zika, Dengue eta Chikungunya bezalako gaixotasunak kutsa ditzaketen eltxo inbaditzaileen bi espezie dira hauek. Mosquito Alert irabazi-asmorik gabeko herritarren zientzia-proiektu kooperatiboa da, hainbat ikerketa-zentro publikok koordinatzen dutelarik: CREAF (Centre de Recerca Ecolòi Aplicacions Forestals), ICREA (Kataluniako Ikerketa eta Ikerketa Aurreratuen Erakundea) eta CEAB-CSIC (Blanesko Ikasketa Aurreratuen Zentroa). Read More

Eltxo inbaditzaileen ikerketa eta kontrolerako erakunde eta ikertzaileen sarea (AIM-COST)

Lisboan otsailaren 12 eta 13 egunetan, 2. AIM-COST (link) batzarra ospatu zen. Gure lankidea Fátima Goiri bertan izan zen. AIM-COST-en helburuak eltxo inbaditzaileen ikerketa eta kontrolerako erakundeen eta ikertzaileen sarea sortzea eta lanerako metodoen bateratzea dira. Fátimak Aedes albopictus-en Zaintza Programan lortutako emaitzak aurkeztu zituen*, Euskal Herriko hainbat puntutan 2013tik egiten den zaintza. Landutako zazpi urte hauetan tigre eltxoaren etengabeko hedapen nabarmena antzeman da, batez ere trafiko handiko eremuetan. Beste aldetik, tigre eltxoaren populazioak ondo finkatzeko leku egoki batean, gutxienez 4-5 urte behar dituela egiaztatu da. Read More

Udara heldu da eta berarekin batera akainak eta eltxoak

Urte-sasoi honetan Rhipicephalus akaina aktibo aurkitzen da, landareetan bere presentzia ugariagoa da eta horren ondorioz abelgorriei egindako ziztadak gora egiten dute. Akaina espezie hau hainbat patogenoren bektore izan daiteke, horien artean aurkitzen da esaterako Babesia ovis, ardiei eragiten diena. Urte garai honetan, udaberri amaieran eta udara hasieran, akainen infestazio bat sukar, anemia eta hemoglobinuriarekin batera azaldu ezkero babesiosi kasu baten adierazgarria izan daiteke. Kasuaren baieztapenak laborategiaren euskarria behar du eta zorionez tratamendu eraginkorra duen gaixotasuna da.
Rhipicephalus akainak pertsonak ere ziztatu ditzake eta Rickettsia conorii bakterioa edo beste rickettsia espezie batzuk kutsatu, garrantzi desberdineko sintoma klinikoak sortzen dituzten bakterioak dira. Read More

Etxean lasai egon ahal izateko triptiko bat

Aedes albopictus, tigre eltxo gisa ezagutzen dena, Asiako hego-ekialdeko gune tropikal eta subtropikaletan jatorria duen espezie inbaditzailea da. Azken hamarkadetan, Amerika, Afrika eta Europa bezalako herrialde epelak kolonizatzeko gaitasuna erakutsi du. Eltxo honek 200-400 metroko distantziara egiten du hegaz, ondorioz, edozein motako ibilgailuak erabiltzen ditu leku desberdinetara mugitu ahal izateko. Izan ere, autoen motorrek askatzen duten beroa eta CO2-ak, eltxo helduak erakartzen dituzte. Garraio globalaren hazkundea eta aldaketa klimatikoa, tigre eltxoaren hedapena bultzatu duten faktoreak izan dira. Europan, Albanian detektatu zen lehendabizikoz 1979.urtean, eta Espainian, 2004.urteaz geroztik Mediterraneotik zabalduz joan da. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2014.urtea izan zen, eltxo hau lehendabiziko aldiz detektatu genuen urtea, Iruneko udalerrian dagoen saltoki-gune bateko parkinean, hain zuzen ere. Badirudi, apurka-apurka eltxo honen populazioa bertan ezartzen doala. Read More

Artropodo txikiak, gaixotasun garrantzitsuak

Bektoreen bidez transmitituriko gaixotasunak gaurkotasun-albisteen zerrendan daude. Bektore ezagunenen artean aurkitzen diren eltxo, flebotomo, zimitz edo kaparrak, animalia edo / eta pertsonetara transmititu daitezkeen patogeno gama zabal baten erantzuleak dira. 2016.urteko abenduan argitaraturiko estimazioen arabera, 2015.urtean paludismo, Anopheles generoko infektaturiko eltxoek gizakiari transmititu diezaioketen gaixotasuna, 212 milioi kasu erregistratu ziren eta 429.000 pertsonen heriotza eragin zuen. Hala ere, munduan, eltxoen eraginez hazkunderik handiena duen gaixotasuna dengea da, zeina ikaragarri areagotu den azkeneko hamarkadetan. Gainera, gaixotasun hau eremu berrietara zabaltzen den heinean, honek eragindako kasuen zenbakia ere handitu egiten da. Honen eraginez, izugarrizko indarra duten agerraldi epidemikoak gertatzen ari dira. Europak jada, aurre egin behar izan dio dengeak eragindako agerraldi autoktonoei. Izan ere, 2010. urtean Frantzian eta Kroazian transmisio lokala lehendabiziz jakinarazi zen eta Europako hainbat herrialdeetan kasu inportatuak detektatu ziren. Bai merkataritza eta baita bidaien globalizazioak ere, urbanizazioak eta ingurumen aldaketak eta aldaketa klimatikoak, berebiziko inpaktua edukitzen ari dira gaixotasun hauen transmisioan, orain arte existitu izan ez diren herrialdeetan agertzen ari baitira. Read More

Bektoreei buruzko ikastaroa Monegrosen

Beste urte batez, uztailaren 10tik 14ra bitartean, Zaragozako Unibertsitateak antolatzen duen “Entomología Sanitaria y Control de Vectores” udako kurtsoaren XVI. edizioa ospatu da Grañen udalerrian, Los Monegros (Huesca) eskualdea osatzen duen herrietako bat. Aurten ere, ikastaroa beterik zegoela iragartzeko kartela eskegi dute eta parte hartzaileak biologia eta albaitaritza esparruko ikasle zein izurriteen kontrolean lan egiten duten pertsonak izan dira. Gure lankidea den Ione Ortega-Araiztegi, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ematen duen teknologoen beka baten onuraduna, bertan izan da eta sentipen oso positiboekin bueltatu da. Kurtsoan zehar, gaixotasunak transmititzeko duten gaitasuna dela eta, Osasun Publiko zein Animalien Osasunean garrantzia duten bektoreen ezagutza handitzeko aukera izan du.

Ikastaroak, batez ere, euli beltza eta tigre eltxoa (Aedes albopictus) izan ditu ardatz, ziztadek pertsonengan eragiten duten min eta eragozpenen ondorioz, Osasun Publikorako interesezkoak diren bi artropodo. Euli beltza, 1,5 eta 5 mm bitarteko Simulidae familiako intsektua da, bere aktibitate maila altuena egunsenti eta iluntzean da eta ugaztunak eta hegaztiak dira bere ostalariak. Read More

Eltxo eta flebotomoak

Maitzak 3an, Bidebarrietako Bilboko Udal Liburutegian, Osasun Publiko zein Animali-Osasunerako interesgarri izan zitezkeen eltxo eta flebotomoei buruzko jardunaldi tekniko batzu egon ziren. Jardunaldiak Bizkaiko Albaitarien Argi Legezko Elkargoak eta Udal Albaitarien Espainiar Elkargo AVEM (www.veterinariosmunicipales.com) delakoak antolatutakoak izan ziren. Osasun Publiko zein Animalia Osasuneko osasun-profesionalei, bektore kontrolekoei eta desintsektatze enpresei zuzendurik zeuden berauek. Read More

Catalunya-ra joan gara tigre eltxoa dela eta…

2013. urtetik hona, tigre eltxoaren (Aedes albopictus) arraultzak aurkitu izan dira Irun-Behobia inguruan dauden gasolindegi eta ibilgailu ugari dabilen aparkaleku batean. Aedes albopictus leku batetik bestera garraio bitartez mugitzen delako gertatzen da horrela. Oraingoz, gure erkidegoan, espezie inbaditzaile honen aurrera egitea geldoa da, dirudienez oraindik ez da Irun erdigunera eta ondoko herrietara iritsi. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Epidemiologia zerbitzuko datuen arabera Bidasoa eskualdeko biztanlegoaren eltxoen kozken igoera azken 3 urteotan ez da ugaritu ere. Beraz, egoera ezin hobean gaude eltxoaren presentziaren maila baxua mantetzen jarraitzeko. Read More

Badaude eskuragarri bektore eta hauek trasmititutako agente patogenoei buruzko jardunaldien aurkezpenak (2016ko Apirilak 14)

Jardunaldiaren lehenego zatian, kaparrei buruzko lan saioa burutu zen, Neikerrek hauei buruz eta hauek trasmititu ditzaketen animalia zein gizaki osasun alorreko agente patogenoei buruz dituen emaitzak plazaratuz.
Bigarren zatian, gure laguna den Javier Lucientes, Zaragozako Fakultateko Animalia Patologia Saileko irakasle titularra denak, Aedes spp. generoko eltxo inbaditzailearen berri eman zigun aditzera. Eltxo hauek ZIKA, Dengue edo Chikungunya birusen trasmititzaileak izateagatik, besteak beste, guztion ahotan dabiltza. Dakizuenez, jada EAEn tigre eltxoaren arraultzak antzeman ditugu, beraz, Javier bezelako jakitunaren informazioa oso balizkoa izan zaigu, Aedes albopictus espezieari buruzko biologia eta kontrolari buruzko hainbat aspektu eman baitizkigu aditzera.
Aurkezpenak berrikusi nahi ezkero, pdf-ak deskarga ditzakezue (gazteleraz). Hau izan zen egitaraua: Read More