Skip to main content

INIA proiektu berria: Paratuberkulosi eta beste gaixotasun batzuren kontrola inmunogeno berrien bitartez; babesa, DIVA diagnostikoa eta tuberkulosiarekin interferentzia

Infekzio-gaixotasun batzu badira, erauzte programa ofizialetara atxikiturik egon gabe, abel-ustiaketetan galera ekonomiko handiak sortarazten dituztenak. Hauetariko bat paratuberkulosia dugu, enteritis granulomatosa garatzen duen mikobakteriak eragindako gaixotasun kronikoa, mundu mailan, hausnarkari ustiaketetan ikaragarrizko galera ekonomiko eta osasun-arazoa eragiten duena. Nahiz eta lehen aldiz, XIX. mendeko azken urteotan deskribatua izan, egun, hostalari-patogeno interakzioa arautzen duten mekanismoak ez daude argi. Gaur egun arte, bai ardi zein behi ustiaketetan gaixotasuna kontrolatzeko txertaketa izan da, abeltzainek kostu ekonomikoa beregain har zezaketen, metodo eraginkor bakarra. Halere, honek ezin dezake aberea guztiz babestu eta paratuberkulosiaren ohiko diagnostiko serologikoan zein behi-tuberkulosian (TB) darabilten ohiko diagnostiko proba oztopa dezake. Read More

Abel buruek paratuberkulosi klinikoa jasateko duten arriskua determinatzeko tresna genetikoa

NEIKERreko lan taldeak, txertaketan edo infekzioarekiko erresistenteak izan daitezkeen animalien aukeraketa genetikoan oinarritutako paratuberkulosiaren kontrol estrategietan dihardu duela hainbat urte. Bigarren estrategiari dagokionez, aipatzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika Departamenduarekin egin diren aurre-lanak. Bi urtetan zehar Euskal Herriko hiltegi desberdinetatik bidalitako 1000 frisona behietan eman diren markatzaile genetiko edo nukleotido bakaneko polimorfismoen (SNPs delakoa) identifikazioa bideratu dute aipaturiko aurre-lanek. Markatzaile hauek Paratuberkulosia agertzen den forma epidemiopatologikoarekin, agerikoa edo latentea, erlazionatu ziren. Read More

Paratuberkulosi aurkako txertoa, babeslea izateaz gain, terapeutikoa dela esan ahal daiteke?

Paratuberkulosi (PTB) aurkako txertoak, erantzun inmunologikoa estimulatzen du, nagusiki, ardi eta ahuntz aziendan gaixotasunaren kontrola era egoki batean gauzatzeko erabili delarik. Behi aziendan berriz, hala eman da ere, baina espezie honetan ez da aski zabaldu tuberkulosiaren diagnostikoarekin duen interferentzia dela medio. Animalien txertaketa, bizitzako lehen hilabeteetan gomendatzen da, erantzun inmunologikoa eragile infekziosoarekin (Mycobacterium avium paratuberculosis (Map)  subespeziearekin) kontaktuan jarri baino lehen estimulatzeko. Estrategia hau egokia litzateke infekzio akutuen kasuan, baina gaixotasun kronikoen kasuan, PTB kasu, agian ez da estrategia egokiena.
Ikerlan batzuetan, animalia helduak txertatzerakoan, eragin onuragarriak ere lor daitezkeela ikusi izan da. Hau dela eta, txertoak eragin terapeutikoa ere izan dezakeenaren susmoa dago, nahiz eta egindako behaketa-ereduetan ezin izan da guztiz egiaztatu. Read More

Paratuberkulosiari buruzko nazioarteko solasaldian egon ginen

NEIKER-eko Animalia Osasun saileko Mikobakteria ikerketa taldeko 4 kide  (Joseba Garrido, Marta Alonso, Rakel Arranzuria eta Miriam Serrano) Paratuberkulosiko Elkarte Internazionalak antolatutako, Paratuberkulosiari buruzko 13. Nazioarteko Solasaldira bertaratu ginen ekainak 20-tik 24-ra Nantesen (Frantzia). Mundo guztiko 160 pertsona elkartu ginen gutxi-gora-behera. Topaketa hau, gai honi buruzko garrantzitsuena da, bi urtetik behin; ikerlariak, ekoizleak, albaitariak, industria eta osasun publikoko ordezkariak elkartzen gara bertan, gaixotasunari buruzko atal desberdinak aztertzeko asmoz. Batzarreko lau egunak, bost gaietan banatu ziren: infekzio eta erantzuna, patogenia eta mikobakteriaren biologia, diagnostikoa, epidemiologia eta Osasun Publikoa eta bukatzeko, kontrol plana. Read More

Dietak izan dezake eraginik paratuberkulosiaren garapenean?

Hestean bizi den mikrobiomak edo mikrobio-populazioak zeregin garrantzitsua du, bai patogenoen esklusioan,bai eta hesteko muki immunitatea heltzen laguntzen duelako. Hori dela eta, aldatutako mikrobioma bat, ez da gaixotasunaren markatzailea soilik, aktiboki patogeniaren laguntzailea izan daiteke ere. Modu berean, dietaren eragina mibrobioman nabarmena da. Azken finean, traktuan bizi diren mikroorganismoentzako oinarrizko substratuak dira elikagaiak eta.

Arrazuria eta laguntzaileek ikerketa baten emaitzak argitaratu dituzte. Bertan, untxiak eredu hartuta, Read More