Skip to main content

Q sukarraren ikerketa Asturiasen One Health-en ikuspuntutik

Gure taldeak SERIDArekin elkarlanean, Asturiasen lehen aldiz eta modu integratuan Coxiella burnetiiren (Q sukarra eragiten duen bakterioa) aurkako seroprebalentzia ikertu zen azterlan batean lan egin zuen. Ikerketa honetan etxeko hausnarkariak, ungulatu basatiak eta gizakiak aztertu ziren. Etxeko hausnarkariei dagokienez, ardi-aziendaren seroprebalentzia (% 8,4), behi-aziendarena (% 18,4) eta ahuntz-aziendarena (% 24,4) baino txikiagoa izan zen. Lortutako seroprebalentzia altu horiek, batez ere ahuntz- eta behi-aziendetan, bakterioak ustialekuko airean eta/edo hautsean zituen DNA kopuru handiaren ondorio izan ziren, aztertutako 25 ustialekuetatik 20 positibo izan baitziren. Ungulatu basatien 327 serum aztertu ziren eta etxeko hausnarkarietan baino seroprebalentzia txikiagoa aurkitu zen (%8,4 oreinetan; %7,3 sarrioetan; %6,9 adarzabaletan; %5,5 basurdeetan; eta %3,5 orkatzetan). Read More

“Osasun bakarra” estrategiarekin erlazionatutako proiektuetan lortutako emaitzak 2020an

Osasun bakarra (“One-Health”) estrategiak gizakiei, animaliei eta ingurumenari eragiten dien gaixotasunak zein horiei lotutako arazoak diziplina anitzetan eta era koordinatuan lantzean datza. Ikuspuntu honetatik patogeno zoonotikoak bereziki garrantzitsuak dira. Hauek elikadura-katearen bidez, aire bidez edota artropodoen ziztada bidez eskuratu daitezke.
Hona hemen Animalien Osasun Sailean garatzen diren proiektu batzuen aurrerapena: Read More

AVAFES Nazionalaren “PLANETA BAT, OSASUN BAKARRA” hitzaldi-zikloa

AVAFES Nazionala “Fauna Exotiko eta Basatiaren Arretarako Albaitarien Elkartea” izeneko elkartea da. Duela gutxi sortu zen elkartea, eta fauna basati eta exotikoekin lan egiten duten albaitarien interesak ordezkatu nahi ditu estatu mailan, profesionalei eta ikasleei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskainiz. AVAFES Nazionala elkarte independentea da eta penintsulako hainbat ikasle-elkartetan du jatorria. Gainera, publiko orokorrarentzako dibulgazio- eta kontzientziazio-tresna gisa planteatzen da, albaitaritzaren ikuspuntutik, espezie horien kontserbazioari eta ongizateari dagokienez. Aurten, “PLANETA BAT, OSASUN BAKARRA” doako online hitzaldi-zikloa antolatu du AVAFES Nazionalak. Read More