Skip to main content

Azaroak 18, Antibiotikoen Zentzuzko Erabilerarako Egun Europarra: murriztu, ordezkatu eta berriro pentsatu hauen erabilera

Azaroaren 18an, Antibiotikoen Zentzuzko Erabilera egiteko Europako Eguna ospatu zen. Urtero egiten den ekimen europar honen helburua zera da, gizartea, antibiotikoek eragindako erresistentziek osasunerako suposatzen duten mehatxuaz eta baita hauen zentzuzko erabilerak duen garrantziaz ohartaraztea eta kontzientziatzea. 2008. urtetik, ECDC-k (Europako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroa) bultzaturiko ekimen honek, 10. edizioa bete du eta datuak ez dira oso baikorrak. Izan ere, arazoa ez da konpondu, larriagotu baizik. Duela gutxiko datuek baieztatzen dute, Europar Batasunean, bakteria erresistenteek eragindako infekzioen kopurua handituz doala. Espainiar Estatuan, 2015. urtean, 2837 pertsona hil ziren antibiotikoen erresistentziarekin erlazionaturiko infekzioen bitartez. Beraz, bakteria iraunkorren barreiadura mugatzeko neurriak hartu ezean, epe laburrean honek izan dezakeen efektua hondamenezkoa izan daitekeela aurreikusten da.

Read More

CHRO 2017: Campylobacter mikroorganismo konplexua ezagutzeko aukera paregabea

Irailaren 11tik 14ra, 19th International Workshop on Campylobacter, Helicobacter and related organisms (CHRO 2017)-n, egon gara. Bi urtetik behin burutzen den tailer modukoa, aurten Nantesen izan da. Bertan, 40 herrialde baino gehiagotako animali-osasunean zein giza-medikuntzan gabiltzan 300 ikertzaile inguru elkartu ginen. Guztiok Campylobacter, Helicobacter eta Arcobacter, generoko bakterioekin lan egiten dugu. Helicobacter generoan, gastriko zein, enterohepatikoetan sailkatzen diren 30 espezie baino gehiago barneratzen dira. Lehenean, medikuntzan garrantzia handiko Helicobacter pylori espeziea aurkitzen dugu, berau gizakiaren epitelio gastrikoa kolonizatu eta gastritis, ultzera peptikoa eta minbizi gastrikoa eragin dezake, bere izaera zoonotikoa ez-baian dagoelarik. Campylobacter generoan, beren izaera zoonotikoarengatik bi espezie dira garrantzitsuak eta NEIKERrek jo mugan dituenak C. jejuni eta C. coli. Hau dela eta gure lan taldeak Campylobacterren ikerketan oinarritzen diren bi proiektuen emaitzak plazaratu zituen. Lehenak, poster moduan aurkezturikoak, (“Occurrence of zoonotic Campylobacter species in cattle and sheep farms”), gure EA-ko behi eta ardi aziendetan ematen den Campylobacter espezie zoonotikoen banaketa eta karakterizazio molekularreko emaitzak barneratzen ditu. Ahoz aurkeztutako bigarren lanean, (“Caecal microbiome modifications across age in a free-range poultry flock naturally-infected with Campylobacter) bere bizitza emankorrean Campylobacter infekzioari dagokionez oilo talde bati eginiko jarraipena bai eta bere mikrobiota zekalaren aldaketa adinaren arabera eman zen aditzera. Read More

NEIKERrek eta CIC bioGUNEk, I+D+i ekintzak burutzeko “marco” elkarkidetza hitzarmena sinatu berri dute

NEIKERrek, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta CIC BioGUNEk Biozientzietan ikerketa kooperatiba zentruak, marco elkarkidetza hitzarmena sinatu dute. Honek, erlazioak estutzea, ahaleginak bateratzea, kontaktuak errazteko jokabide arau zabalak irekitzea eta zentru bietako ikertzaile-langileen elkarkidetza lantzea du helburu.
Bi erakunde hauek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpe daude; CIC BioGUNE Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun Sailburuordetzara atxikituta dagoen bitartean, NEIKER, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzara atxikituta dago. Bi erakunde hauek eskarmentu handikoak dira norbera bere alorrean eta badituzte amankomunean kaparrek eta beste bektore batzu trasmititutako zenbait gaixotasunen ikerketak, tuberkulosia edo prioiek eragindako gaixotasunen ikerketak amankomunean, beste batzuren artean. Ikerketa lerroa hauek, kasu askotan, zoonosiak diren gaixotasunak aztertzen dituzte, beraz, bi zentruen arteko elkarkidetza garrantzitsua da oso. Read More

Badago eskuragarri erleen patologiari buruzko aurkezpena. Erlezaintza hastapen kurtsoa (Derio, 2016ko Maiatzak 7-8)

Urtero legez, HAZIren bitartekaritzarekin, Derioko Nekazaritza Eskolan, Bizkaiako Erlazainen elkarteak (BEEk) antolatzen duen erlezaintza hastapen kurtsoan egon ginen, Maiatzaren 7 eta 8an. Kurtso hau, erlezaintzarekin zerikusia duten jarduerekin hasi nahi duten pertsonei zuzendurik dago. Bertan; erle biologia, erlauntzaren maneiua, lan tresnak, erlauntza motak, elikadura, ezti produkzio eta erauzketa, hala nola, erleen gaixotasun eta hazkuntza jorratzen dira besteak beste. Read More

Animalia Osasuneko berrikutza lanei zuzendutako 2016ko Isabel Mínguez Tudela Saria jaso dugu

Animalia Osasuneko Espainiar plataforma Teknologikoak (Vet+i), joan den Apirilak 5an, animalia osasunaren berrikuntza lanei zuzenduriko Isabel Mínguez Tudela aurtengo saria “EMDIAR: animalia tuberkulosiaren kontrako inmunoestimulatzailea” lanari ematea erabaki zuen. Sari hau, estatu mailako Animalia Osasun sailean emaitza trasferigarri hoberenari zuzendurik dago. NEIKERreko animalia saileko mikobakteria taldeak garatutako lana dugu berau, IREC (Baliabide Zinegetiko Ikerketa Institutua) barnean dagoen Osasun eta Bioteknologia taldeko (SaBio) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Albaitari-osasun zaintza guneko (VISAVET) lan taldeekin elkarlanean. Ramon Juste Doktorearengan pertsonifikatu da saria.
Tuberkulosiaren aurkako borrokak gastu ekonomiko handia suposatzen du eta animalia osasuneko ikerkuntza alorrean erronka garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Albaitari-osasunean, hainbat eskualdeetako buruhauste nagusiena da, … Read More