Skip to main content

CHRO 2017: Campylobacter mikroorganismo konplexua ezagutzeko aukera paregabea

Irailaren 11tik 14ra, 19th International Workshop on Campylobacter, Helicobacter and related organisms (CHRO 2017)-n, egon gara. Bi urtetik behin burutzen den tailer modukoa, aurten Nantesen izan da. Bertan, 40 herrialde baino gehiagotako animali-osasunean zein giza-medikuntzan gabiltzan 300 ikertzaile inguru elkartu ginen. Guztiok Campylobacter, Helicobacter eta Arcobacter, generoko bakterioekin lan egiten dugu. Helicobacter generoan, gastriko zein, enterohepatikoetan sailkatzen diren 30 espezie baino gehiago barneratzen dira. Lehenean, medikuntzan garrantzia handiko Helicobacter pylori espeziea aurkitzen dugu, berau gizakiaren epitelio gastrikoa kolonizatu eta gastritis, ultzera peptikoa eta minbizi gastrikoa eragin dezake, bere izaera zoonotikoa ez-baian dagoelarik. Campylobacter generoan, beren izaera zoonotikoarengatik bi espezie dira garrantzitsuak eta NEIKERrek jo mugan dituenak C. jejuni eta C. coli. Hau dela eta gure lan taldeak Campylobacterren ikerketan oinarritzen diren bi proiektuen emaitzak plazaratu zituen. Lehenak, poster moduan aurkezturikoak, (“Occurrence of zoonotic Campylobacter species in cattle and sheep farms”), gure EA-ko behi eta ardi aziendetan ematen den Campylobacter espezie zoonotikoen banaketa eta karakterizazio molekularreko emaitzak barneratzen ditu. Ahoz aurkeztutako bigarren lanean, (“Caecal microbiome modifications across age in a free-range poultry flock naturally-infected with Campylobacter) bere bizitza emankorrean Campylobacter infekzioari dagokionez oilo talde bati eginiko jarraipena bai eta bere mikrobiota zekalaren aldaketa adinaren arabera eman zen aditzera. Read More

Xedea: Mikrobiota eta Osasuna

Pariseko Pasteur Institutuan, Urriak 17-19 bitartean, 4th World Congress on Targeting Microbiota bilera ospatu zen. Bertan, mikrobiotaren ikasketan emandako azken aurkikuntzak eztabaidatu ziren; bai eta honen papera osasun eta gaixotasuenean.
Nitxo ekologiko zehatz batetako mikroorganismo egoilar komunitatea edo mikrobiota, kasu honetan giza edo animalia batetakoa, era askotakoa eta ugaria da. Gizaki gorputzeko, organismo guztian zehar; azala, birikak, digestio aparatua (ahotik hasita heste-lodi arte) barreiatzen diren 10 mikroorganismo daude gizaki zelula bakoitzeko, osasunean guztiok oinarrizko papera betetzen dutelarik. Hesteetako mikrobiotak zehazki, ez bakarrik digestio osasunean, osasuneko alderdi orokorretan, hala nola, obesitatean, osasun metabolikoan edo sistema inmunitarioan, oso paper garrantzitsua betetzen du. Hortaz, hesteetako mikrobiotaren desorekek (disbiosis delakoek) gaixotasun desberdin batzu garatzea bideratzen dute. Read More

Campylobacter: Oraindik alderdi asko ezagutzeke

Herrialde industrializatuetan Campylobacter infekzioak eragindako gastroenteritisak dira ohikoenak. 2005. urtetik hona EB-n, Campylobacter bakteriak eragindako infekzioak, Salmonellak eragindakoak baino ugariagoak dira. Hortaz gain, 2014. urtean, EB-ko 100.000 biztanleetatik, 71.0 Campylobacter infekzio kasu errejistratu ziren, Elikagai Segurtasuneko Europear Autoritateak, EFSA delakoak, errealitatean, 9 miloira igo daitezkeela estimatzen duen arren. Bidenabar, EFSA-ren ustetan, urtean zehar Campylobacter infekzioek eragiten duten osasun gastua eta produkzio galerak 2400 milo €-takoak izan daitezke. Read More

Dietak izan dezake eraginik paratuberkulosiaren garapenean?

Hestean bizi den mikrobiomak edo mikrobio-populazioak zeregin garrantzitsua du, bai patogenoen esklusioan,bai eta hesteko muki immunitatea heltzen laguntzen duelako. Hori dela eta, aldatutako mikrobioma bat, ez da gaixotasunaren markatzailea soilik, aktiboki patogeniaren laguntzailea izan daiteke ere. Modu berean, dietaren eragina mibrobioman nabarmena da. Azken finean, traktuan bizi diren mikroorganismoentzako oinarrizko substratuak dira elikagaiak eta.

Arrazuria eta laguntzaileek ikerketa baten emaitzak argitaratu dituzte. Bertan, untxiak eredu hartuta, Read More