Skip to main content

Akainak kezkatu egiten dute

Batzuetan prentsan gaixotasun berrien, beraien inguruko hitzik entzun ere ez eta gizakien osasunean kalte larriak sortzen dituztenen, inguruko albisteak irakurtzen ditugu. Akainen ondorioz sortutako gaixotasunei dagokienez, nahikoa da 2016ko abuztuan eta 2018ko abuztuan 2 pertsonei heriotza eragin zien Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren birusa gogora ekartzea. Gaixotasuna kutsatuta zeuden Hyalomma generoko akainek egindako ziztaden ondorioz erantsi zitzaien, genero hau klima mediterranearrreko inguruetan oso ugaria da. Hedabideetan askotan agertzen den beste gaixotasun bat Lyme gaitza da, infradiagnostikaturik dagoen gaixotasuna da eta garaiz eta era egokian antzeman eta tratatzen ez bada arazo kronikoak sor ditzakeena. Read More

Endosinbionteak eta kaparrak

Endosinbionte kontzeptua, organismo bat beste baten barnean bizi izatean datza. Artropodoekin, kaparrak barne, elkar loturiko hainbat bakteria aurkitu dira simbionte, mikrosinbionte eta endosinbionte (sinbiosi endozelular moduan biziz) bezela sailkatuz. Wolbachia, Rickettsia y Francisella generoen bakteria batzu, sinbionteak dira kaparretan mantentzen direlarik estadio eta obarioetan zehar, baina oraindik ezin izan da zehaztu simbionte hauetariko asko patogenoak diren. Organismo hauek kaparren obarioetan soilik egote izanak, elikatze prozesuan trasmititzea ia ezinezkoa egiten du. Halere, kaparretan soilik isolaturiko bakteria endosinbionte guztiak, agente patogeno potentzial gisa kontsideratu beharko lirateke. Gogoratzeke dago, Coxiella burnetii, Rickettsia slovaca eta R. africae bakterioak lehenik kaparretan isolatuak izan zirela eta riketsia ez patogenotzat hartu, gizaki kasu klinikoetan isolatu ziren arte. Ba al dago endosinbionterik gure kaparretan? Read More

Badaude eskuragarri bektore eta hauek trasmititutako agente patogenoei buruzko jardunaldien aurkezpenak (2016ko Apirilak 14)

Jardunaldiaren lehenego zatian, kaparrei buruzko lan saioa burutu zen, Neikerrek hauei buruz eta hauek trasmititu ditzaketen animalia zein gizaki osasun alorreko agente patogenoei buruz dituen emaitzak plazaratuz.
Bigarren zatian, gure laguna den Javier Lucientes, Zaragozako Fakultateko Animalia Patologia Saileko irakasle titularra denak, Aedes spp. generoko eltxo inbaditzailearen berri eman zigun aditzera. Eltxo hauek ZIKA, Dengue edo Chikungunya birusen trasmititzaileak izateagatik, besteak beste, guztion ahotan dabiltza. Dakizuenez, jada EAEn tigre eltxoaren arraultzak antzeman ditugu, beraz, Javier bezelako jakitunaren informazioa oso balizkoa izan zaigu, Aedes albopictus espezieari buruzko biologia eta kontrolari buruzko hainbat aspektu eman baitizkigu aditzera.
Aurkezpenak berrikusi nahi ezkero, pdf-ak deskarga ditzakezue (gazteleraz). Hau izan zen egitaraua: Read More

Zeintzuk anaplasma espezie aurki ditzakegu basabereetan?

Basabereak kaparrek transmititutako gaixotasun anitzen ostalariak dira. Baina Anaplasma spp-ak basabereetan duen prebalentzia eta aniztasunari buruzko informazio gutxi dago. Ikerketa honetan RT-PCR teknika erabili dugu Anaplasma espezien banaketa aztertzeko. Honetarako, Asturias eta Euskal Autonomia Erkidegoko 625 abereren bare laginak erabili ditugu (137 zerbido, 227 basurde eta 261 haragijale). Read More