Skip to main content

Webinar: Ikasitako immunitatea, behaketak teoria baten bila

Duela urte batzuk arte, sistema immunitarioa gaixotasun bakoitzerako txerto espezifikoen bidez soilik estimulatu zitekeela uste zen. Denborak aurrera egin ahala, txertoen edo bestelako immunoestimulatzaileen ebidentziek, horiek diseinatu ez ziren beste gaixotasun batzuetarako babesten dutela ikusi izan da, immunitate ikasia deritzo mekanismo honi. Hala, gizakietan tuberkulosiaren aurkako txertoak haurren heriotza-tasa eritasun horren intzidentzia-tasatik haratago murrizten duela ikusi da, hau da, tuberkulosia ez den gaixotasunek eragin ditzaketen heriotzak saihesteko gai dela ere. Animalietan, guk geuk, NEIKERen, paratuberkulosiaren aurkako ardiei txertoa jartzean, heriotza-tasa eritasuna berak eragiten duena baino proportzio handiagoan murrizten zela ikusi dugu. Read More