Skip to main content

Iceberg baten muturrean: herritarren zientziak eta zaintza aktiboak Aedes japonicusen banaketaren ezagutza handitzen laguntzen dute.

Inbaditzaileak diren eltxo espezieen detekzio goiztiarrerako zaintza aktiboa itsas portu eta aireportuetako sarrera-puntuetan oinarritzen da, bai eta errepide sareetan zehar ere, barreiatze-bide gisa. Hala ere, kasu askotan, herritarrak dira eltxo exotiko inbaditzaileen populazioen lehen detekzioak egiten dituztenak, dela espeziea zaintza aktiboko guneetatik haratago joatearren, dela bertan ezarritako zaintza-sistemarik ez egotearren. Hain zuzen, horixe izan zen Asturiasen 2018an Mosquito Alert (http://www.mosquitoalert.com/) herritarren zientzia-plataformak egindako Aedes japonicusen, “zuhaixken Asiako eltxoa” deritzona, lehen detekzioa. Une horretatik aurrera, 2018tik 2020ra bitartean, administrazio publikoen, ikertzaile-taldeen eta “herritarren zientziaren” elkarlanak jakinarazi du espezie hau Espainia iparraldeko beste erkidego batzuetan ere badagoela, hala nola Kantabrian eta Euskal Herrian. Horrela, zenbatetsitako Ae. japonicus eltxoaren presentzia-eremua 900 km2 baino gutxiago izatetik (2018an), 7.000 km2 baino gehiago izatera igaro da (2020an). Read More

Eltxo inbaditzaileen zaintza hasi da – 2021

2013az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoan Aedes spp. eltxo inbaditzaileen zaintza egiten da. 2014. urtean Aedes albopictus (tigre eltxoa) atzeman zen Gipuzkoan, Irungo udalerrian hain zuzen. Harrezkero, eta lagin-esfortzua handitu ahala, Gipuzkoa zein Bizkaiko beste hainbat udalerritan ere atzeman da espezie hau, eta baita Araban ere noizean behin. 2020an, bigarren espezie exotiko inbaditzaile baten, Aedes japonicus, presentzia identifikatu zen lehen aldiz. Honen harira, 2021ean 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietan laginak hartuko dira, udalerri hauetako batzuk programan lehen aldiz sartuko direlarik. Read More