SARS-CoV-2a beste arnas patogenoetatik bereiztea

Udazkenarekin bat, COVID-19ko bigarren edo hurrengo olatuak gripe-epidemia eta beste arnas infekzio biriko eta bakterianoekin batera gertatuko dira. Zenbait zeinu kliniko partekatzeak hauen arteko bereizpena zaildu egiten du. Izan ere, arnasbideetako infekzio horiek eta COVID-19 bereiziko dituen diagnostikoa ezin da irizpide kliniko edo erradiologikoen bidez soilik ezarri. Horregatik, funtsezkoa da bereizketa hori ahalbidetuko duten test diagnostikoak izatea edo are gehiago, batera eman daitekeen infekzio bat detektatzeko gai izatea, erabakiak hartu eta gaixoak lehenbailehen egoki tratatu ahal izateko. COVID-19 diagnostiko-metodo erabiliena infekzio aktiboa detektatzeko RT-PCR izan da orain arte. Une honetan, antigeno-antigorputz loturan eta RNAn oinarritzen ez den antigenoa detektatzeko metodo azkarrak goraka doaz. Kasu honetan, testak SARS-Cov-2-ren aurkako antigorputzak ditu, antigeno birala pazientearen laginean detektatzen delarik. Metodo hauek oso erabilgarriak dira, batzuek 15 minututan emaitza lortzen baitute, espezifikotasun eta sentikortasun balioak %90etik gorakoak izanik. Hala ere, ez lirateke baterako infekzioak identifikatzeko gai izango.


NEIKEReko Animalia Osasun Saila “Antigorputz eta antigenoen mikroarrayen garapena, COVID-19 (BIOCHIP)-ren diagnostiko eta azterketa epidemiologikorako plataforma gisa” izeneko proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu hori CIC bioMAGUNEko Glikoteknologia taldeak zuzentzen du. Helburua, hotzeri arrunta eragiten duten SARS-Cov-2, influenza eta koronabirusa eta beste arnas patógeno batzuen aurkako antigorputzak immobilizatzea litzateke, mikroarray bat garatuz, diagnostiko diferentziala egin eta proba berean gerta daitezkeen baterako infekzioak detektatu ahal izateko. NEIKER hibridoma-teknologia erabiliz, antigeno desberdinen aurrean antigorputzak ekoizteaz arduratuko da. Neikerrek aurretik badu teknologia horri buruzko esperientzia. BioDonostia Ospitalea eta Asparia Glycomics bezalako bazkideak ditu proiektuak eta SPRIk, oinarrizko ikerketako eta industria-ikerketako I+G proiektuak finantzatzen du, COVID-19 I+G laguntzen esparruan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *