NEIKERreko Animali-Osasuneko Departamenduan gauzatutako doktoreen gainbegirada

NEIKER, Nekazal eta Arrantza Departamenduko enpresa publikoa denetik (1998), 21 doktore berri trebatu ditu (15 emakume, 6 gizonezko). Ibilbidea duen ikerketa proiektu aski berritzaile bat edukitzeaz gain, doktoretza-tesi bat burutzeko, 4 urtetan zehar babestuko zaituen finantzatzaile baten beharra dago (doktoretza-aurreko beka/kontratua). Gure kasuan, finanatzatzaile iturri nagusiak Eusko Jaurlaritzako Nekazal Departamendu eta Hezkuntza, MINECO eta INIA bekak izan dira.
Formakuntza honek metodo zientifikoa jarraituz lan egiten ikastea du helburu; gaiari dagokion bibliografiaren berrikuste kritikoa egin, hipotesi eta helburu batzu proposatu, esperimentuak planifikatu eta garatu, eta bukatzeko, hipotesia arbuiatu edo onartzeko emaitzak eztabaidatu. Ezin bestekoa da ere, ikerlan horien defentsa eta komunikazioa burutzea, eragin indize garrantzitsua duten nazioarteko aldizkari zientifikoetan. 1 kuartilean (Q1) dauden aldizkariek eskuizkribua onartzea, burututako ikerketaren kalitatearen adierazgarria litzateke.

Tesietan jorratutako ikerketa gaiak honakoak izan dira:
– Abelgorrietako ugalketa patologia: tesi 1
– Entzefalopatia espongiformea: tesi 1
– Q sukarra: 2 tesi
– Basa-animalien patologia: tesi 1
– Erretrobirusak, hausnarkari txikien arnas gaixotasunak: 5 tesi
– Mikobakteriak: 6 tesi
– Kaparrak eta trasmititutako gaixotasunak: 5 tesi

tesien zerrenda

Tesi hauen irakurketa sarbidea nahi izatekotan, 2012. urte arte Eusko Jaurlaritzako argitalpen zerbitzuak “Doktoretza-tesiak” saila argitaratua izan du eta tesiak ikusgai egon dira http://www.habe.euskadi.eus/s23-4728/es/contenidos/documentacion/tesis_doctorales/es_agripes/tesis_doctorales.html. Alabaina, Nekazaritza zuzendaritzan zeregin hau zuen teknikoa erretiratzearekin batera, inork ez du eginkizun hau ordezkatu. Beraz, edonork 2012. urtetik hona egindako tesiak ikuskatu nahiko balitu, ez izan ez bairik gurekin harremanetan jartzeko.

 Doktoretza ikasketak amaitu eta “zientzia egiteko baimena” izanik, doktore hauek zein lan ibilbide berria hartu dute? Gure kasuan, gure departamendu honetan doktoretza formakuntza burutu duten % 71-ek, ikerketa arloko lanbideetan bideratu dute beren bizitza profesionala.
– % 43 NEIKERren geratu dira (finko edo kontratatu moduan)
– % 29 enpresa pribatuan dabiltza lanean
– % 18 beste ikerketa zentruetan
– % 10 unibertsitatean
Egun, beste 4 ikasle, datozen urteotan beren doktoretza-tesia defendatzeko beren formakuntza darraite.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *