NEIKERrek eta CIC bioGUNEk, I+D+i ekintzak burutzeko “marco” elkarkidetza hitzarmena sinatu berri dute

NEIKERrek, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta CIC BioGUNEk Biozientzietan ikerketa kooperatiba zentruak, marco elkarkidetza hitzarmena sinatu dute. Honek, erlazioak estutzea, ahaleginak bateratzea, kontaktuak errazteko jokabide arau zabalak irekitzea eta zentru bietako ikertzaile-langileen elkarkidetza lantzea du helburu.
Bi erakunde hauek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpe daude; CIC BioGUNE Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun Sailburuordetzara atxikituta dagoen bitartean, NEIKER, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzara atxikituta dago. Bi erakunde hauek eskarmentu handikoak dira norbera bere alorrean eta badituzte amankomunean kaparrek eta beste bektore batzu trasmititutako zenbait gaixotasunen ikerketak, tuberkulosia edo prioiek eragindako gaixotasunen ikerketak amankomunean, beste batzuren artean. Ikerketa lerroa hauek, kasu askotan, zoonosiak diren gaixotasunak aztertzen dituzte, beraz, bi zentruen arteko elkarkidetza garrantzitsua da oso.
Elkarkidetza honen puntu garrantzitsuenetako batzu hauexek dira:
• Elkarrekiko aholkularitza teknikoa, formakuntza kurtsoetan parte hartze bateratuarekin.
• Estatu zein maila internazionalean burutu daitezkeen proiektuen proposamen parte hartze bateratua ahalbideratuko luketen proposamen aurkezpenak.
• Ikerketa emaitzen trasferentzian eta ezartze parktikoen elkarkidetza.
• Dauden istalazio eta ekipamenduaren erabilera erraztu.
• Ikerlari eta personal teknikoaren mugimendua erraztu.
• Doktoregotza tesien ko-zuzendaritza erraztu.
• Instituzio biren aktibitatearekin zerikusia duten arazoen aholkularitza.
Akordio honekin, Euskadiko I+D+i indartze prozesuan laguntza ematea da gure nahia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *