NEIKERek Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako VI. Jardunaldian parte hartu zuen

Martxoaren 14an Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako VI. Jardunaldia ospatu zen, egoitza Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Donostiako Carlos Santamaria zentroa izan zen. Urtero ELIKAk antolatzen duen jardunaldi honek aurtengoan EHUren lankidetza izan du. Euskal Aunotomi Erkidegoko unibertsitate eta ikerketa zentroek landutako 7 ikerketa aurkeztu ziren saio honetan, lau bloketan banatu ziren: arrisku biologikoak, arrisku kimikoak, nutrizio-arriskuak eta elikagaien trazabilitatea. Edizio honetako berrikuntza antolatu zen kafe networkinga izan zen, honen helburua eztabaida sustatuz, proiektu berrien proposamenak bideratuz eta sektorearen arazoei konponbidea emateko elkarlanak sortuz euskal nekazaritzako elikagaien kateko eragile desberdinen arteko elkarreragina erraztea zen.

Beraien lana erakutsi zuten zentroen artean NEIKEReko Animalien Osasun Sailak parte harty zuen, “Abeltzaintzan antibiotikoen zentzuzko erabilera” izeneko proiektuaren jarduera batzuk eta aurretiazko emaitzak aurkeztuz. Proiektu honen helburua ingurunean, animalien elikaduran eta animalien osasunean egindako ekintzen bidez abeltzaintzan antibiotikoen erabilera egokia sustatzea da. Ikerketaren ardatz izan den produkzio sistema esnetarako behiena izan da eta animalien osasunaren muinetako bat infekzioen prebentzioa da. Honen harira, diagnosi goiztiarra eta neurri desberdinen bitartez sistema immunea indartzea lantzen ari da, neurri hauetako batzuk immunomoduladoreen (immunoestimulanteak eta probiotikoak) garapen eta balioztatzea eta oritz hartze egokia egiteko jarraibideak garatzea dira. Zelula immunitarioen indartzeari dagokionez laborategian experimentazio fasean dauden immunomoduladore batzuek etorkizun handiko emaitzak dituzte. Bestalde entsegu pilotua hasi besterik ez da egin eta urte bateko epean proiektuaren emaitzak edukitzea espero da.

Esteka honen bidez ELIKAren orrialdean aurkezpen guztiak eskuragarri daude.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *