NEIKER, Europar Batasunak darraien ikertzaileen lan karrera bultzatzeko estrategiara atxikitzen da

Europako Batzordeak HRS4R estrategia jarri du martxan (Human Resources Strategy for Researchers – Ikertzaileentzat Giza Baliabideen estrategia). Estrategia honek, Ikerlariaren europar Karta eta Ikerlarien kontrataziorako Jokabide arautegia (agiria eta bideoaren esteka) ezartzen saiatzen diren Unibertsitateak, ikerketa zentruak eta ikerketa finantziatzen dituzten erakundeak babestea du helburu. Guzti honek, ikerlari gazteentzat, Europar lan merkatu deigarria garatzea du xedetzat.
Batzordeak, Karta eta Jokabide arautegia, Europar Batasuneko estatuei egiten dien gomendioak dira, borondatez aplikatzera gonbidatuz. Ikertzailearen Europar Kartak, ikertzaile, ikerketa gune eta finantziazio erakundeen eskubide eta betebeharrak definitzen dituzten arau orokorrak eta baldintzen deskribapena egiten du. Bestalde, ikertzaileen kontrataziorako Jokabide arautegiak, garden eta irekiak izan beharko liratekeen kontratazio prozedimenduen garrantzia adierazten du. Ikerketan diaharduten eta estrategia honetara atxikitzen diren erakundeak, Europar Batzordeak emandako “HR Excellence in Research” kalitate zigilo batekin identifikatuak izango dira.
Zentruan, Karta jarraitu eta zigiloa lortzeak, ikertzaileentzat, lan giro egoki eta sustagarri baten defentsan, lan-kultura aldaketaren bermaketan, ikertzaileen eta ikerketa guneen sare paneuropear baten parte hartzean, Giza Baliabideen politikaz arduratzean eta ikuspen internazionala irabaztean du islada. Ikertzailearentzat, zigilodun zentru bat aukeratzeak, profesinal gisa bere eskubideak onartu, ikerketa zentruen arteko mugikortasuna erraztu, lana eta familia bateragarri egiteko egoera errespetatu, kontratazio gardentasuna bermatu eta ikerketa sare paneuropear batean parte hartuko duela suposatuko du. NEIKERrek, maila honetan, Ikerlariaren europar Karta eta Ikerlarien kontrataziorako Jokabide arautegira atxikitzea eskatu du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *