Mycobacterium avium subsp paratuberculosis detekzio-teknikak ebaluatzeko lanaren azken batzarra

Hilaren 23 eta 24 egunetan, “Estimation of performance characteristics for Mycobacterium avium paratuberculosis (Map) detection methods in dairy products” proiektuaren azken batzarra egin da NEIKERren. Proiektu hau Nestlék finantzatu du eta NEIKERreko Animalia Osasuneko eta Istituto Zooprofilattico Sperimentale della Lombardia e dell’Emilia Romagna (IZSLER) ikertzaileen lankidetzarekin burutu da.

Lan honen jatorria, Nestlék Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map) detektatzeko portaera parametroak UNE-EN-ISO 16140-2:2016 arauan oinarrituz ezarrita dituen teknika bat izateko duen interesa da. Map, paratuberkulosiaren edo hausnarkarietako Johne gaixotasunaren eragile kausala, gizakietako Crohn gaixotasunarekin erlazionatu da nahiz eta eta gaixotasun honetako agente etiologiko gisa bere papera ez dagoen oraindik onartuta eta eztabaidagarria den oso. I+D+i lanak, Map esne mota ezberdinetan detektatzeko ebidentzia zientifikoa (ISO 16140-2 arauan oinarrituz) eduki ditzaketen hiru teknika (qPCR, kultibo eta mikobakteriofago entsegua) garatzea eta balioztatzea dauka helburutzat. Teknikak ebaluatzeko NEIKERrek eta IZSLERek (Italiako errefentzia laborategia) lagin itsuetan oinarritutako ikerketa batean parte hartu dute.

Batzar honetan, ikerlanaren emaitzak eztabaidatu eta azken ondorioak atera ziren, eta ondoren, eskuidatzi batean bildu eta aldizkari espezializatu batera bidaliko dira. Datu hauek, Nazioarteko Esne-federazioa- International Dairy Federation (IDF)-rekin partekatuko dira, metodologi hau erreferentzi metodo bat garatzeko aukera ebaluatu dezaten.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *