Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis-ak behi-aziendan eragindako infekzioari lotutako immunogenetikari buruzko tesiaren defentsa

Joan den martxoaren 25ean, Animalien Osasun Saileko gure lankidea den Maria Canive Ruizek, bere doktorego-tesia defendatu zuen, “Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis-ak (MAP) behi-aziendetan eragindako infekzioei lotutako markatzaile immunologiko eta genetikoak” izenekoa. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu-gelan egin zen defentsa. Doktorego-tesiak Bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen eta Marta Alonso doktoreak zuzendu du, NEIKEReko Animalien Osasun Saileko ikertzaileak.
Doktorego-tesi honetan lortutako emaitzetatik atera diren bost argitalpenek informazio berria eta globala ematen dute MAP bidezko infekzioaren sentiberatasunaren eta paratuberkulosiarekiko (PTB) tolerantziaren azpian dauden mekanismo molekularrei buruz, gaixotasunaren diagnostikorako eta kontrolerako aplikazioekin. Paratuberkulosi lesioak dituzten animalien laginen RNA-Seq bidezko analisi transkriptikoaren bidez identifikatutako biomarkatzaileetako batzuk erabiltzeari esker, diagnostiko-teknika berriak garatu ahal izan dira animalia azpiklinikoak detektatzeko, diagnostiko-metodo tradizionalekin nekez antzeman daitezkeenak. Gainera, identifikatutako polimorfismoak Espainiako Frisoien Konfederazio Nazionalak (CONAFE) hobekuntza genetikoko programetan erabili ohi duen genotipatze-txipean sartu dira. 
Prestakuntza-aldian, Maria NEIKEReko Micobacterien ikerketa-taldeko kide izan da, eta ikertzaileak prestatzeko FPI-INIA kontratua izan du (FPI2016-00041). Prestakuntza-aldi horren barruan, Mariak egonaldi bat egin du Madrilgo INIAko Animalien Hobekuntza Genetikoko Sailean. Egindako lana INIAren (RTA 2014-00009-CO2-01), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren (RTI 2018-094192-R-C21) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) finantzaketari esker lortu da.
NEIKEReko Animalien Osasun Sailetik Mariari bere ikerketa-ibilbidean zorte handia opa diogu , eta urte hauetan egindako lanagatik zorionak eman nahi dizkiogu. ZORIONAK eta ZORTE ON MARIA!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *