Sukar tifoideoaren eta difeteria-tetanos-kukutxeztularen aurkako txertoek COVID-19aren aurka babes lezake

Heliyon aldizkarian honako artikulua argitaratu berri da: “Non-specific protection against severe COVID-19 associated to typhoid fever and DTP vaccination” [Babes ez-espezifikoa COVID-19 larriaren aurrean, sukar tifoidearen eta DTP txertaketari lotuta]. NEIKEReko ikertzaile batek gidatutako lana da. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko (BioGipuzkoa) mediku talde batek eta beste zientzialari batzuek ateratako datuen bidez, COVID-19ren aurkako txertoen euskal egutegian sartutako bi txerto bakterianok emandako babes heterologoa ikertzen du, immunitate entrenatuari buruzko gure azterlanekin jarraituz. Ikerketaren helburua izan zen pandemia aurreko 4 urteetan txertaketarekin lotutako infekzioaren, ospitalizazioaren eta COVID-19ak eragindako heriotzaren intzidentzia-aldaketak aztertzea. Intzidentzia-datuak 10 hilabeteko bi zatitan banatu ziren, COVID-19ren aurkako txertaketa espezifikoaren hasierak zehaztutakoak: 2020ko abenduan txertoa jarri aurretik eta 2021eko irailean biztanleriaren % 70 txertatu ondoren. Guztira, sukar tifoidearen (TFV) aurkako 13.673 txerto eta difteriren, tetanosaren eta kukutxeztularen (DTP) aurkako 42.997 txerto jaso zituzten Osakidetzako 2.005.084 erabiltzailek. COVID-19arekin lotutako infekzio-, ospitaleratze- eta heriotza-tasak % 4,97, % 7,14 eta % 3,54 izan ziren, hurrenez hurren, eta TFVaren aurkako txertoa jaso zutenen artean, berriz, % 7,20, % 2,24 eta % 0,10. DTParen kasuan, berriz, proportzioak % 4,97, % 7,12 eta % 3,58 izan ziren kontroletan, eta % 5,79, % 5,79 eta % 0,80 txertatutakoetan. Azken batean, infekzio-tasek gora egin zuten arren, gaixotasun larrien tasek behera egiten zuten, eta % 98,38 eta % 78,52 murriztu ziren TFVren eta DTPren aurkako txertaketarekin lotutako heriotzak. Ondorioa izan zen bi txerto horietakoren batekin txertatzeak babes-efektu heterologikoa eragin zuela, eta horrek berretsi egiten zuela ospitalizazioaren eta heriotzaren iragarpena. Infekzioaren intzidentziaren igoera paradoxikoa azal liteke kontuan hartzen badugu inplikatutako mekanismoak ez zuela birusaren sarrera-mailan eragiten, baizik eta immunitate-sistema espezifikoaren erantzuna modulatuz, horrek deribatutako hantura-prozesuaren intentsitatea jaitsiko bailuke, eta horiek izango bailirateke infekzio-forma larrien erantzuleak. Lan hau NEIKERen Animalien Osasun Sailaren One Health – Osasun Bakarra estrategiaren beste emaitza bat da. Azterketa taldeak animalia-ereduetan lortutako txertoei erantzuteko mekanismoetan egindako ikerketak sortutako ezagutzak helarazteko duen interesetik dator, sailaren ildo nagusienetako bat delarik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *