Kalitate eta Elikagai-Segurtasun masterrean parte hartzen dugu

Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpusean, Martxoaren 1tik 17ra, “Hondakinak lehen mailako produkzioan” irakasgaia, “Kalitate eta Elikagai-segurtasun” Masterrean irakatsi zen. Albaitaritza graduko ikasleengan ezezik, Zientzia ete elikagai Teknologia eta azken urte honetan Gastronomia eta Sukaldaritza arte-etako ikasleetan onarpen itzela duen irakasgaia da berau. Matrikula kopurua handituz joan da, aurten 2016/2017 ikasturtean, 26 ikasle aritu izan direlarik. Farmazia eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia fakultatean azken 9 urteotan gauzatu den masterrean, lehen mailako elikagaien produkzioan ager daitezkeen inpaktu kimiko zein biologikoak aztertzen dira, animalia zein gizakiotan eman daitezkeen gaixotasun batzuren inplikazio epidemiologikoak barne. Bertan, zoonosiak, elikagai-ikuskatzearekin zer ikusia duen legedia, botiken albaitari-erabilpena, fitosanitarioen erabilpen eta mantentzea animalia kontsumoarekin zerikusia duten jakietan, mikotoxinak eta hainbat alor berrikusten dira. Kurtsoak badu bere alderdi praktikoa ere, laborategi, basetxe zein merkatu guneak bisitatzen direlarik. Bukatzeko, animalia gaixotasun desberdinen karakterizazio eta epidemiologia, hala nola, gizaki zein animalia populazioetan gerta daitezkeen infekzio edo toxiko arrisku-fokoei nola aurre egin ikertu eta informazioaren trasmisioa gauzatzeko modua azaltzen dituzten seminarioetan ikasleek praktikak egiten dituzte. Zientzia alorrean eta zehazki nekazaritza zein abeltzain esparruan diharduten jakitunak diren irakasleak ematen dituzte irakasgaiak, bertan Bizkaiko Diputazioko teknikoak, Bilboko Udaletxekoak zein Neikerreko langileak topa ditzakegu. Irakasgaiaren koordinatzailea eta gaur egongo, SERIDAko gerentea den Ramon Juste, Animalia Osasuneko Ana Hurtado eta Landare-Osasun Departamenduko burua den Amaia Ortizek parte hartzen dute Neikerretik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *