INIA proiektu berria: Paratuberkulosi eta beste gaixotasun batzuren kontrola inmunogeno berrien bitartez; babesa, DIVA diagnostikoa eta tuberkulosiarekin interferentzia

Infekzio-gaixotasun batzu badira, erauzte programa ofizialetara atxikiturik egon gabe, abel-ustiaketetan galera ekonomiko handiak sortarazten dituztenak. Hauetariko bat paratuberkulosia dugu, enteritis granulomatosa garatzen duen mikobakteriak eragindako gaixotasun kronikoa, mundu mailan, hausnarkari ustiaketetan ikaragarrizko galera ekonomiko eta osasun-arazoa eragiten duena. Nahiz eta lehen aldiz, XIX. mendeko azken urteotan deskribatua izan, egun, hostalari-patogeno interakzioa arautzen duten mekanismoak ez daude argi. Gaur egun arte, bai ardi zein behi ustiaketetan gaixotasuna kontrolatzeko txertaketa izan da, abeltzainek kostu ekonomikoa beregain har zezaketen, metodo eraginkor bakarra. Halere, honek ezin dezake aberea guztiz babestu eta paratuberkulosiaren ohiko diagnostiko serologikoan zein behi-tuberkulosian (TB) darabilten ohiko diagnostiko proba oztopa dezake.
RTA2017-00089-00-00 lanak arazo hauei aurre egitea du helburu TBren diagnostikoan eragiterik ez duten txerto eta probiotikoak bezelako mekanismo eraginkorrak eta DIVA diagnostiko erreaktibo berriak garatuz, txertaturiko animaliak infektaturikoetaz bereizteko. Berritasun moduan, inmunogeno hauek erabiltzeak animalietan sor ditzaketen eragin onuragarri ez espezifikoak aztertuko lirateke in vitro pobren bitartez; txertaturiko animalien zelula inmuneak, mikobakteriar jatorria ez duten eta abeltzain- munduan ardura sortarazten duten beste patogeno batzurekin aurrez-aurre jarriz. Bide batez, ikasitako erantzun inmune ahalmena aztertuko da, hostalariak bigarren aldiz mikroorganismo beraren aurrean duen erantzuna bai eta beste patogeno batzurekin ondorengo topaketak (gurutzatutako babespena) behatuz. Mikobakteriosiari aurre egiteko diseinatutako txertoen eragina aztertuko da Staphylococcus aureus, Escherichia coli, Pasteurella multocida e.a bezelako patogenoen aurrean. Emaitza positiboak lortu ezkero, zenbait gaixotasunei aurre egiteko antibiotikoen erabilerari alternatiba bilatuko litzaioke, aski onuragarria izanik.
Guzti honekin, proiektu honetan garatuko den lanak, heste-hantura eragiten duten beste gaixotasunei hedatu daitezkeen patogenia ezagupenak emango lizkiguke aditzera bai eta mikobakteriosiaren txertoak sor ditzakeen zehiarkako eragin onuragarrien berri eman ere. Proiektu honen bidez txertapenaren estrategiarako sostenguak errotu daitezke eta ustiapenen errentagarritasuna hobe dezaketen produktu edo/eta bideak sor daitezke bide batez.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *