Influenza hegazti birusaren zainketa zabortegietan elikatzen diren hegazti urtarren gorozkien laginak erabiliz

Hegazti urtar basatiak modu trinko batean ikertzen dira, hegaztien influenza birusaren (VIA) mantenu eta barreiaduran jokatzen duten papera dela eta. Gaur arte, VIA-ren zainketa, batez ere, ingurune urtar naturaletan burutu izan da, bertan VIA-ren mantenua faboratzen duten hainbat hegazti espezie biltzen direlako (noiz edo noiz hegazti talde handiak). Alabaina, espezie urtar hauetariko asko, maiz hurbiltzen dira hondakin solidoen zabortegietara, elikagai iturri etengabeak baitira. Baliabide honen ustiapenak, populazioaren tamainan, migrazio-ezaugarrietan eta zenbait espezieen, hala nola, amiamoko zurian (Ciconia ciconia) edo antxeta mokogorriaren (Chroicocephalus ridibundus) elikatzeko jarreran eragina izan du. Ondorioz, garrantzitsua da, habitatak ingurune natural eta gizatiartuen artean, zabortegiak esaterako, banatzen dituzten espezie basatietan VIA-ren monitorizazioa egitea, kontuan izanik, zabortegiek hiriekiko eta baita hegazti-ustiapenekiko duten hurbiltasuna.
2014 eta 2015 bitartean, hegaztien negualdian, rRT-PCR teknika erabiliz, VIA-ren prebalentzia ikertu zen Estatu Espainiarreko erdi-hegoaldeko bi zabortegietan. Guztira 1186 gorozki batu eta aztertu genituen: Amiamokoa (N=689), lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis, N = 116) eta 3 espezietako antxeta talde mistoena (N=381), baita zabortegietatik hurbil aurkitu ziren 5 hegazti espezieen ahoko isipu eta kloakalak ere.
VIA 7 laginetan aurkitu zen (antxeten bost laginetan, amiamokoen lagin baten eta lertxuntxo itzainari zegokion baten). Laginketa burutu zen garaiko prebalentzia globala %0,60koa izan zen, eta ez zen VIA-ren prebalentzian aldiko aldaketa adierazgarririk antzeman. Hala ere, ikerturiko hegazti espezieen artean desberdintasunak aurkitu ziren, VIA-ren prebalentzia antxetetan altuagoa izanik. VIA-ren azpitipoei dagokiela, H16N3 aurkitu zen lertxuntxo itzain baten eta H11N9 amiamoko baten, aldiz, antxetetan, aipaturiko bi azpitipoak aurkitzeaz gain, H11N3 ere antzeman zen. H16 azpitipoa lertxuntxo itzain baten aurkitzeak, azpitipo honen zirkulazioa antxetetara mugaturik ez dagoela agerian uzten du, orain arte pentsatzen zen bezalaxe. Gure emaitzek adierazten dute, zabortegietan elikatzen diren hegazti basatiek, patogenitate baxua duten VIA-ren azpitipo desberdinak garraia ditzaketela.
Ikerketa honek, INIAk (RTA2011-00111-C03) finantzaturiko hegazti influenzaren ikerketa proiektu baten parte da, non, Ciudad Real-eko SaBio – Instituto de Investigación en Recursos Cinegéticos IREC (CSIC-UCLM-JCCM) eta NEIKER-eko Animalia Osasun Saila elkarlanean aritu diren. Artikulua osorik irakurtzeko esteka hemen.

NEIKER-Animalia Osasuna Saila-ren argazkia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *