Immunogaitasunaren markatzaile genetikoak identifikatzea esne patentatuaren behian eta ezagutzaren transferentzia

Gaixotasun batzuen kontrolerako estrategietako bat, gaixotasunekiko erresistentzia ematen duten profil genetiko espezifikoak dituzten animaliak aukeratzea da. Hauek, gaitasun hobea duten sistema immunologikoa izaten baitute. Dagoeneko, Europako herrialde gehienek, AEBk eta Kanadak, mastitisa euren hautespen genetikoko programetan sartua dute. Erresuma Batua eta Frantzia bezalako herrialdeek behi-tuberkulosiaren (bTB) eta behi-paratuberkulosiaren (PTB) aurkako erresistentzia genetikoa berriki gehitu dituzte, hurrenez hurren.

Duela gutxi, NEIKEReko Animalien Osasun Sailean immunogaitasunaren parametro batzuk ebaluatu ditugu. Esaterako, hegaztien tuberkulinaren aurrean interferon-gammaren (IFNg) produkzio erreakzioa eta Mycobacterium avium subsp paratuberculosisarekin (MAP) ex vivo infektatutako makrofagoetan gertatutako bakterio-kargaren murrizketa. Genoma osoko elkarte-azterketen (GWAS) bidez, IFNg maila handiagoak sortzeko eta MAPren karga nabarmen murrizteko gai diren animaliei lotutako markatzaile genetikoak (nukleotido bakarreko polimorfismoak, SNPak) identifikatu dira. Hau da, immunogaitasunaren parametroak kode genetiko jakin batekin lotu dira. Identifikatutako SNPak behien beste gaixotasun infekzioso batzuekin, batez ere bTBrekin eta mastitisarekin, lotutako eskualde genetikoetan kokatu ziren, bai eta bizitza produktiboaren iraupenarekin eta ugalketa-ezaugarriekin ere. Beraz, esan daiteke SNP horiek beste gaixotasun batzuen aurkako babesa ematen dutela eta gainera desiragarriak diren beste ezaugarri batzuk ematen dituztela. Ebaluatutako immunogaitasun karaktereak oso heredagarriak dira, eta beraz, belaunaldi gutxi batzuetan finka daitezke. Gainera, egindako analisiek karaktere horiek ez dutela produktibitatea eta bizitza-luzera arriskuan jartzen adierazten dute.

NEIKERen identifikatutako SNPak patente-eskaera baten bidez babestu dira. SNP horietatik abiatuta, eredu prediktiboetan oinarritutako tresna bioinformatiko bat garatu da. Modu honetan, nahiz eta laborategiko azterketarik egin ez, edozein animaliaren immunogaitasun potentzial genetiko handiagoa edo txikiagoa kategorizatzeko aukera ematen du, dituen alelo-aldaeren arabera.
Gaur egun, ezagutza hori abeltzaintza-sektorean erabiltzeko lehen urratsak egiten ari dira. Horretarako, Espainiako Frisiar Konfederazio Nazionalarekin (CONAFE), abeltzainen konfederazioekin eta intseminazio-zentroekin lankidetza-hitzarmen eta -proiektuak egin dira. Horrela, identifikatutako SNPak Espainiako frisiar arrazaren hautapen genetikoko programetan integratuko dira etorkizun hurbilean, eta ugalketarako immunogaitasun altueneko animalia egokienak aukeratzen lagunduko diote abeltzainari. Esne kontroletan azienda osoaren immunogaitasun potentzial genetikoa ezagutu ahal izango da (24 hilabetetik gorako 467.834 behi, erroldaren % 58 eta Espainiako esne ekoizpenaren % 60 baino gehiago). Gainera genotipoa (intseminazio artifizialeko idiskoak barne) ere ezagutuko da, immunogaitasunaren ezaugarria hazkuntza programaren helburuen artean sartuz. Gainera, nazioartean eragina izatea espero da, Espainiak behi hazia zenbait herrialdetara esportatzen baitu.

Frisiar arrazako idiskoen eta urrixen immunogaitasun orokorra hobetzean, antibiotikoen bidezko tratamenduen beharra murriztuko da, animalien bizitza luzatuko da eta animalien ekoizpenaren eraginkortasuna hobetuko da. Azken helburua animalia gutxiago dituzten abeltegien produktibitatea sustatzea da eta horrek ur eta elikagai gutxiago kontsumitzea ekarriko du. Gaixotasunekiko erresistentziaren markatzaile genetikoen erabileran oinarritutako hobekuntza genetikoa, belaunaldien bidez emaitza metagarriak eta iraunkorrak dituen prozesu bat da. Prozesu honek, gaixotasun batzuekin amaitzeko aukera ematen du.

Emaitzak xehetasun handiagoz argitaratu berri diren bi artikuluetan kontsulta daitezke hurengo estekaen honen bidez (1.artikulua eta 2. artikulua). Azterketa horiek PARACON (Soluciones innovadoras e integradas para el diagnóstico y control de la paratuberculosis bovina basadas en genómica, transcriptómica y digital PCR, RTI2018-094192-R-C21) eta PARARESILIENCIA (Desarrollo de nuevas herramientas para la identificación y caracterización de animales resilientes a la paratuberculosis empleando una aproximacion Inmunogenética, PID2021-122197OR-C21) Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu ditu (AEI/10.13039/501100011033) eta Europako eskualde-funtsekin (FEDER, “una manera de hacer Europa) finantzatu dira. Prestakuntza-aldian, Gerard Badia-Bringué doktoratu aurreko kontratu baten onuraduna da, kontratu hori MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta “FSE Invierte en tu futuro”; PRE2019-090562 erakundeek finantzatu dute. Lan horiek egiteko, Espainiako Frisiar Elkarteen Konfederazioaren (CONAFE), INIAko Animalien Genetika Hobetzeko Sailaren eta i2basque sare akademikoaren laguntza izan da.

Argazkia: Elsemagriet Pixabay

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *