Ikertzaile eta teknologoak prestatzeko beken deialdia

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko beken deialdia atera berri da. Besteak beste, Neikerren garatzeko, doktoratu aurreko bekak eta teknologoen prestakuntzarako beste beka batzuk plazaratu dira.

Animalia Osasun sailan bi beka eskaintzen dira, bata doktoretza egiteko (5. beka “Desarrollo de nuevos inmunomoduladores para el control de las principales enfermedades bacterianas que afectan al ganado bovino” proiekturako) eta bestea teknologo formakuntzakoa (3. beka ”Racionalización del uso de antibióticos en las especies productivas” proiekturako). Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta eskaerak aurkezteko bidea EHAAn dago zehaztuta (PDFa). Interesa duten hautagaiak EHAAn adierazitako dokumentazioa aurkezteaz gain Natalia Elguezabal (5. beka, nelguezabal@neiker.eus) eta Ana Hurtadorekin (3. beka, ahurtado@neiker.eus) harremanetan jartzera animatzen ditugu.

Txertaturik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko deialdia agertzen den EHAA dihoakizue (PDF-a). Mesedez, zabaldu informazio hau inguruko jendearen artean interesaturik egon daitekeen ahalik eta jende gehien deialdiaren berri izan dezan.

Epea: 2019/12/11

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *