NEIKER-reko Animalia Osasuneko Departamenduak, Botika eta Osasun produktuen Agentzia espainola (AEMPS delakoa)-rekin bat, “Antibiotikoekiko erresistentziaren barreiadura eta selekzioaren arrisku murrizketa eragiteko akzio eta egitasmo estrategikoa”-n parte hartzen du.
Europear Batzordeak, 2011.urtean, mikrobio-erresistentziarekiko akzio agitasmo baten beharra adierazi zuen. Hurrengo urtean, estatu kideetan, estrategien edo egitasmoen garapena bultzatu zuen Osasun Publiko eta Animalia Osasunean, anti-mikrobioen aurkako erresistentzien garapena eusteko. Estatu espainiarrean AEMPS izan zen egitasmo estrategikoa landu zuena, 2014. urtean onartu zelarik. Egitasmo honek bost urtetako iraupena du, bertan sei ministeritzen, komunitate autonomiko guztien, hala nola, lanbide kolegioetako, zein zientzia elkarte desberdinetako ordezkariek, profesional eta ekoizleek, erreferentziako laborategiek eta unibertsitateek osatzen dute. Guztira 190 jakitunek parte hartzen dute, talde desberdinetan antolaturik, helburu bakar batekin: medikuntzan eta albaitaritzan antibiotikoen erabilera desegokiaren eragina, baita bakteriar-erresistentzien agerpena eta honek eragin dezakeen ondorioa osasunean murriztu ahal izatea, hala nola, modu jasangarri batean, dagoen terapeutika- artsenala gordetzea. Neikerreko Animalia Osasuneko hiru kidek parte hartzen dute lan talde hauetan: Jesse Barandika, Gorka Aduriz eta Ana Hurtadok.