Gure saileko bi ikertzaile, munduko zientzialari ospetsuenen artean

Ramon Juste eta Ana Hurtado Animalien Osasun Saileko gure lankideak, Carlos Garbisu NEIKEReko zuzendari zientifikoarekin batera, Stanfordeko unibertsitate iparramerikarrak urtero egiten duen “Ranking of the World Scientists: World´s Top 2% Scientists” zerrendan sartu dira. Zerrenda hori munduan eragin handiena duten ikertzaileek osatzen dute, 1996-2020 aldian eta azken urtean beren lanak beste ikertzaile batzuek zenbatetan aipatu dituzten kontuan hartuta egiten dena. Une honetan, zientzialariek egindako lanaren eragina ezagutzeko ranking hori nazioartean erreferentziazko dokumentu zientifiko entzutetsuena da.
Aitorpen hau bereziki merezimenduzkoa da gure Institutuko ikertzaile kopuru txikia kontuan hartzen badugu, ranking honetan sartutako beste zentro askorekin konparatuz , NEIKERen bikaintasun zientifikoa islatzen baitu. Gainera, kontuan izan behar da NEIKERek bere ikerketa-lana Euskal lehen sektoreari ematen dion zerbitzuarekin eta transferentziarekin partekatzen duela, sektoreari balio erantsia emateko eta bere lehiakortasuna hobetzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *