Giardia eta Cryptosporidium presentzia basa-haragijaleetan

Carlos III Institutuaren zuzendaritzarekin, NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamendua, ikerlan batean murgilduta ibili da, estatuan, basa-animalien munduan lan egiten duten beste talde batzurekin batera. Gorotzen bidez basa-animaliek iraitzitako Giardia spp. eta Cryptosporidium spp. detektatzea eta identifikatzea izan da lan honen helburua eta bide batez espezie zoonotikoak diren egiaztatu. Biologia molekular metodo desberdin bitartez 193 animalien gorotzak aztertu dira (87 azeri, 70 azkonar, 6 katajineta, 6 katamotz iberiar, 2 basakatu, 6 otso, 2 hudo, 2 mangosta, 2 ipurtats, 2 igaraba eta 8 lepazuri). Guztiak 2013ko abendutik, 2016ko apirila bitartean aurkitutakoak lirateke, gehienak kotxeren batek harrapatutakoak izanik. Giardia duodenalis azterturiko azerien % 8tan (7/87), lepazuri batean eta otso batean aurkitu zen. Cryptosporidium azkonarren % 3tan (2/70), azerien % 8tan (7/87), katajineta eta mangosta batean identifikatu zen. Cryptosporidium 11 isolamenduetatik, 9 molekularki identifikatu ziren; 5 espezie desberdin aurkituz; C. parvum (3 azeri eta azkonar batean), C. canis (2 azeri eta mangosta batean), C. felis (azeri batean), C. hominis (azkonar batean) eta C. ubiquitum (azeri batean). Emaitzok, azeriak, zoonotikoak diren kriptosporidioen ostalariak direla ematen digute aditzera, nagusiki, C. parvum eta C. ubiquitum espezienak. Azerien, ugaritasun, mugikortasun eta hiri-gune edo inguruetara hurbiltzeak, parasito honen basa eta etxe zikloak elkar gurutzatzeko aukera egon daitekeela ondorioztatzen digu, bide batez, etxe-animalietan bai eta gizakietan kriptosporidiosis arriskua areagotuz. Azkonar batean C. hominis espeziearen aurkikuntzak, ikerketa sakonago bat eskatzen du, infekzio erreal bat edo noizbehinkako trasmisio baten aurrean geundekelako, gizaki jatorriko ookiste batzu medio.

Emaitza hauek aurki argitaratuko dira:
“Mateo y cols. Ocurrence and molecular genotyping of Giardia duodenalis and Cryptosporidium spp. in wild mesocarnivores in Spain. Veterinary Parasitology” (in press).
Informazio gehiago nahi izanez gero gu prest laguntzeko.

Argazkia:  Giardiaren kisteak. Argazkiaren egilea: NEIKER -Animalia Osasun Saila.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *