Euskal mikrobiologoen lehenengo batzarra

Abenduaren 11ean Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn (Bilbon) Euskal Herri mailako mikrobiologoen lehenengo batzarra izan zen (Mikrobiogune), UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzaileek antolatu zuten CIC bioGUNE-ko ikertzaileen lankidetzarekin. Lehenengo edizio honek Kantabria, Nafarroa eta Euskadiko hainbat erakundetako (UPV/EHU, CIC bioGUNE, NEIKER, AZTI, Biocruces, Biodonostia, Nafarroako Unibertsitate Gunea, IBBTEC, IDIVAL, Navarrabiomed) 118 partaide izan ditu.
Batzar honen helburu nagusia talde bakoitzaren espezializazio arloak ezagutzera ematea eta geografikoki gertu dauden zentroen arteko elkarlana sustatzea da. Honela, parteartzaileek beren lan ildoak eta ikertzaile taldeak aurkezteko aukera izan zuten hiru emanaldietan banaturik: biomedizina, oinarrizko zientziak eta elikagaiak eta ingurunea. NEIKER-eko Animalien Osasun Sailak biomedizinako emanaldietan bi aurkezpenekin parte hartu zuen, batetik lan ildoak aurkeztu ziren eta bestetik Antibiotikoen Zentzuzko Erabilera Abeltzaintzan proiektua ezagutzera eman zen. Halaber, elikagaien eta ingurunearen emanaldietan Natur Baliabideen Kontserbazio Saileko ikertzaileek lurreko mikrobiologia lanaren ildo orokorrak eta bioerremediazioren inguruko lanak aurkeztu zituzten.

Gainera, hizlari gonbidatu bezala “Instituto de Agroquímica y Tecnología de Alimentos”-eko (IATA-CSIC) Maria Carmen Collado doktorea etorri zen, dietak ostalari-mikroorganismoen artean duen elkareragina eta amaren mikroorganismoen komunitateak jaioberriaren sistema immune eta mikrobiotaren garapenean duen eraginari buruzko bere lana partekatu zuen. Bere giza medizinan egindako ikerketak adierazgarriak eta albaitarien medikuntzan baliozkoak dira. Izan ere animalien sistema immunea indartzea bilatzen ari diren Animalien Osasun Saileko proiektu desberdinekin lerrokaturik daude. Ikerketaren helburu diren animalien gaixotasunak saihestu edo ekiditeko ezinbestekoa da parte-hartze (dieta, klima, maneiu…) desberdinek mikrobiota eta sistema immunearengan duten eragina ulertzea.

Batzarra 2020an elkartzeko helburua ezarriz bukatu zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *