Euskal Herriko ustiaketetan ematen diren basa-animalia eta abere arteko interakzioen azterketa

Atlantiar klima guneko, larre baso autoktono eta erdi mailako mendietan basa-animalia zein abereetan ematen diren interakzioak aztertzen ari gara NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduan. Ikertketa, INIAk finantziatutako “Behi tuberkulosiaren control estrategiak basa (azkonar, basurde) zein etxe erreserborioetan” proiektuaren barnean legoke (RTA2014-00002-C02-02).
Euskal Herrian gerta daitekeen basa-animalia zein abereen arteko kontaktu maila baieztatzearren, behi ustiaketetan “fototrampeo” kamarak darabiltzagu. Ustiaketetan dauden instalazioak begiztatu ondoren, ustiakete inguruko guneetan ezartzen dira kamarak bai eta artzantza; abereek edan eta jateko dituzten guneetan edo basa-animaliak maiztasunaz mugi daitezkeen tokietan (oinatzak, ileak, landare zapalduak… agertzen diren guneetan).
Ikerketa barnean dauden ustiaketetan 20 kamara arte jarri izan dira, hauek urteko sasoi desberdinetan, 15 egun jarraian lanean dihardutelarik. Kamara hauen akzio-erradioan animaliaren bat pasa ezkero, barau detektatu eta martzan jartzen dira, egun zein gauez eta grabaketak, argazkiak edo eta biak egiteko programa daitezke. Grabaketa hauek jakitunak diren pertsonek behatuz, espezie eta kopurua identifikatzen dituzte.
Jarraipen honen helburua, gerta daitekeen basa zein etxe animalia arteko gaixotasunen transmisio arrisku potentziala aztertzea litzateke. Hala nola, bruzelosia, Q sukarra, tuberkulosia. Ebaluaketa honetan kontaktuen maiztasuna, hauek zuzenak edo zeharkakoak diren, parte hartzen duten espezieak, gertatzen diren urte sasoiak e.a. zehaztuko genuke. Lorturiko informazioa ezin bestekotzat jotzen da nahi duten ustiaketetan, etorkizun batetan, ezar daitezkeen kontrol eta bioseguritate neurriak finkatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *