Erronka berri bat Ramón Juste-rentzat

Ramón Justek ia bere lanbide-karrera guztia (aintzinako SIMA den) NEIKER-en igaro du, azken 17 urteetan zehar, 2014ko abendurarte, Abere-Osasun Saileko Nagusia izanez. Ramón da denarekin ausartu den orotariko ikertzaile bat, eta Abere-Osasunaren eremuarekin harremana daukan helburutzat hartu duen edozein lan, arrakastatsu kudeatu duena. Nahikoa da bere curriculum-a ikuskatzea, bere ikertzaile ibilbide zabala ikusteko, non ikerketa-proiektu nazional eta internazional ugariak zuzendu dituen, eta diziplina desberdinetan artikulu zientifiko kopuru handia ondorioztatu diren, arren, haien guztien artean bere ekarpena nabarmentzen da Mikobakterien alorrean, non bera eta bere taldea aintzatetsiak dira nazioarte eta estatu mailako eremuetan. Orain Ramonek SERIDA-ko Zuzendari-Kudeatzaile bezala esperientzia berria hasiko du, Asturiasen. Abere-Osasun Sailetik zorte handia opa diogu. Ziur gaude oso ondo egingo duela eta NEIKER-en urte hauetan zehar eskainitako bestelako ahalegin eta dedikazioa jarriko duela. Gu guztiok bere laguntza, bere ideia bikainak eta bere kritika konstruktiboa eskertzen diogu.

ESKERRIK ASKO, Ramón!

Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude