Eltxo inbaditzaileen ikerketa eta kontrolerako erakunde eta ikertzaileen sarea (AIM-COST)

Lisboan otsailaren 12 eta 13 egunetan, 2. AIM-COST (link) batzarra ospatu zen. Gure lankidea Fátima Goiri bertan izan zen. AIM-COST-en helburuak eltxo inbaditzaileen ikerketa eta kontrolerako erakundeen eta ikertzaileen sarea sortzea eta lanerako metodoen bateratzea dira. Fátimak Aedes albopictus-en Zaintza Programan lortutako emaitzak aurkeztu zituen*, Euskal Herriko hainbat puntutan 2013tik egiten den zaintza. Landutako zazpi urte hauetan tigre eltxoaren etengabeko hedapen nabarmena antzeman da, batez ere trafiko handiko eremuetan. Beste aldetik, tigre eltxoaren populazioak ondo finkatzeko leku egoki batean, gutxienez 4-5 urte behar dituela egiaztatu da.
Euskal Herriko Aedes albopictus-en Zaintza Programan hainbat erakundek esku hartzen dute, hauen artean aipatzekoak dira Euskal Gobernuko Osasun Saila, udaletxe desberdinek (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Basauri eta Guardia, lankidetza batzuen artean) eta NEIKEReko Animalien Osasun Sailak. Zaintza programa hau Euskal Gobernuak finantzatua dago eta “Plan Nacional de Vigilancia de mosquitos invasores y autóctonos” planaz kofinantzatua. Plan honen buruak Zaragozako Unibertsitateko eta Carlos III Osasun Institutuko ikertzaileak dira.

* Results on the Surveillance of Aedes albopictus in Northern Spain (Basque Country) in the period 2013-2019. [F. Goiri, JF. Barandika, MA. González, J. Goikolea, J. Lucientes, AL. García-Pérez; Tiger Mosquito Working group in the Basque country]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *