Eltxo eta flebotomoak

Maitzak 3an, Bidebarrietako Bilboko Udal Liburutegian, Osasun Publiko zein Animali-Osasunerako interesgarri izan zitezkeen eltxo eta flebotomoei buruzko jardunaldi tekniko batzu egon ziren. Jardunaldiak Bizkaiko Albaitarien Argi Legezko Elkargoak eta Udal Albaitarien Espainiar Elkargo AVEM (www.veterinariosmunicipales.com) delakoak antolatutakoak izan ziren. Osasun Publiko zein Animalia Osasuneko osasun-profesionalei, bektore kontrolekoei eta desintsektatze enpresei zuzendurik zeuden berauek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Joseba Goikolea eta NEIKER-reko Animali-Osasun Departamenduko Jesse Barandika, elkar lanean, “Euskal Herrian eltxo exotiko inbaditzaileen presentziaren zaintze programa”-ri buruz aritu ziren, bertan, 2013-2016 urte arteko emaitzak eman zituzten aditzera. Javier Lucientes-ek (Zaragozako Albaitari fakultatea), Aedes spp.-ren estatu zaintza programako koordinatzaileak, bektore desberdinei loturiko gaixotasunei buruz hitz egin zuen. Ruben Bueno-k, Lokimica enpresako zuzendariak, bektoreen zaintza eta kontrolari buruz. Azkenik, Inesfly enpresako Jesús Lopez Ferrer bioziden mikroenkapsulazio polimeriko eta hauek bektore kontrolerako margotan aplikatzeko aukeraz, Aedes spp.-ko kume-hazkunde gainazaleetan arabiltzeko, aritu zen.
Eltxoez gain, Leishmania spp.-ren bektore gisa aritzen diren flebotomoez hitz egin zen ere. Juan Jose Antonio Castillo-k (Zaragozako Albaitari Fakultatea) txakur-leishmaniosiaren profilaxiari buruz hitz egin zuen. Leishmaniosia, Leishmania protozooak sortarazten, flebótomo bitartez trasmititzen eta animalia zein gizakiei eragiten dien zoonosi bat da. Flebotomoek kutsatutako gaitz hau endemikoa da gune tropikal eta epeletan, mediterraneo-zonan barne. Munduan deskribitu diren 800 espezie flebotomoetatik, 12 estatu espainiarrean identifikatu dira. Phlebotomus perniciosus eta P. ariasi, Leishmania infantum-en bektoreak dira, mendebaldeko mediterraneo herrialdeetan barreiatuak, erraietako leishmaniosia eragiten dute. Bestalde, P. papatasi y P. sergenti, L. tropica y L. major-en bektoreak dira eta Afrika Iparraldean eta Ekialde ertainean ematen den azal leishmaniosia eragiten dute. Denbora, galderei egokitu zitzainean, norbaitek EEAn flebotomoak daudenentz dakigun galdetu zuen, erantzuna baiezkoa izanik. Gure datu basea arakatuz, NEIKER-ren 2002. urtean, Javier Lucientes-ekin egindako lantxo bat berreskuratu dugu (PDFa deskargatu), Araban eman zen txakur leishmaniosis kasu batzuren ondorio gisa. Lan honetan Barriobusto eta Lantziego herrietan laginketak burutu genituen eta 2 espezie flabetomo identifikatu ziren P. perniciosus y Sergentomya minuta. Hau dela eta, erraietako leishmaniosiko bektoreetako bat gure inguruan dagoela dakusagu. Gure ideia, aurki, datuak eguneratzea eta EEAko gune desberdinetan laginketak burutzea da, egon daitezkeen flebotomo espeziei buruz ikuspuntu sakon eta eguneratu bat izateko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *