Doktorego Sari Berezia Lucia Varelari

Lucia Varelaren Doktorego Tesiak, “Mycobacteria at the wildlife-livestock interface of the Basque Country. Contributing to the picture of northern Iberian peninsula”, UPV/EHUko 2021/2022 ikasturteko Zientziak arloan 2023 Doktorego Sari Berezietako bat jaso du. Aitorpen garrantzitsu hauetako bana ematen da ikasturte bakoitzean 5 ezagutza arlotan (Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Arteak eta Giza Zientziak) defendatutako 10 doktorego tesi (edo 10eko zatiki) bakoitzeko, Graduondoko Batzordeak horretarako izendatutako Epaimahaiek egiten duten ebaluazioaren ostean.

Bere lana NEIKEReko Animalia Osasuneko Sailean burutu zen Marta Barral eta Iker Agirregomoskorta Sevilla doktoreek zuzenduta eta MINECOk eta AEIk INIAren bitartez finantzatutako Ikerkuntza Proiektuari (RTA2014-00002-C02-02-Estrategias de control de la tuberculosis bovina en reservorios silvestres y domésticos) eta horri lotutako doktorego-aurreko kontratuari esker. Tesia osatzen duten 5 ikerlanek MCIN eta AEIko (MCIN/ AEI/10.13039/501100011033, PID2019-105155RB-C33 Proiektua), EBko Interreg-POCTEFA programako (FEDERek lagunduta) (EFA357/19/INNOTUB Proiektua) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko (VEPIFAUS19-21 Proiektua) funtsekin ere finantzatu ziren eta nazioarteko aldizkari zientifiko garrantzitsuetan argitaratu dira. Tesia hurrengo estekan deskargatu daiteke.

Momentuz, Lucia, NEIKEReko Animalia Osasuneko Saileko doktorego-aurreko ikerlari izandako etapa amaitu ostean, NEIKEReko Baliabide Naturalen Kontserbazioko Departamentuko POLIFAX proiektuan lan egiten ibili da, euskal nekazal paisaian onuragarriak diren artropodoen komunitateak aztertzen aldaketa klimatikoaren testuinguruan. Gaur egun, departamentu bereko beste proiektu batean ari da parte hartzen, arrantza azpiproduktuetatik abiatuta ongarri biologikoak ekoiztea xede duen SEA2LAND proiektuan.

Hori denagatik, Animalia Osasuneko Sailetik gure zorionak ematen dizkiogu eta bere ibilbide zientifikorako zorterik onena opa diogu.

ZORIONAK eta ZORTE ON Lucia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *