Mastitisa, esnetarako behi-aziendaren gaixotasunik ohikoena da eta galera ekonomikoen lehen kausa. Ekoiztutako esnearen kantitatearen eta kalitatearen jaitsiera eta tratamendu antibiotikoak dira gaixotasunaren kostu handiena eragiten duten faktoreak. Antibiotikoekin sistematikoki lehortzeko legeria gero eta murriztaileagoa da, abeltzainek tratamendu selektibo arrazionalagoa egin dezaten. Hainbat ikerketen arabera, lehortze terapia selektiboak, titi guztien barne-zigilatzearekin konbinatuta, antibiotikoen erabilera murriztu dezake, titi-barneko infekzio berrien garapena areagotu gabe, hurrengo edoskitzeetan zelula somatikoen zenbaketa igoarazi gabe. Read More
Kategoria: Proiektuak

Tuberkulosiaren diagnostikoan zein bakteriok eragin dezaketen ikertuz
Animalien tuberkulosia (TB) mundu mailan hedaturiko gaixotasuna da, M. tuberculosis (CMT) konplexuko bakterioek, M. bovis eta M. caprae bakterioek batez ere eragiten dute eta behi, ahuntz eta basa-ugaztun batzuei eragiten die gehien bat. Abeltzaintza-sektorean eragin sozioekonomiko handia izateaz gain, bere izaera zoonosikoagatik, osasun publikoko arriskua ere dakar. Euskal Autonomi Erkidegoak ofizialki behi-tuberkulosirik gabeko estatusa lortu du, baina aldizkako intradermotuberkulinizazio probetan zein hiltegietako zaintzan oinarritutako kontrol-neurriak ezartzen jarraitzen dira. Intradermotuberkulinizazio sinple zein alderatutako probak behien TB diagnostikatzeko in vivo egindako proba ofizialak dira. Proba hauetan, animaliei, intradermikoki, tuberkulina baten edo biren kantitate txiki bat injektatzen zaie, hau da, M. bovis-etik (PPD-B) eta M. avium-etik (PPD-A) eratorritako proteina purifikatuak. Tuberkulosi-infekzioa laborategi tekniken bidez baieztatzen ez den baina tuberkulinen aurrean modu ez-espezifikoan erreakzionatzen duten animaliak agertzea, oraindik, konpondu gabeko arazoa da. Horrek benetan infektatuta ez dauden animaliak hiltzea (positibo faltsuak) eta jatorrizko baserrian neurri murriztaileak aplikatzea dakar. Erreakzio horiek, besteak beste, animaliak tuberkulosoak ez diren mikobakterioekin (MNT) aurre-esposizioan egoteagatik edo, gaur egun baimenduta egon ez arren, TBren edo paraTBren aurkako txertoak erabiltzeagatik izan daitezke. Horregatik, NEIKERen lortu nahi dugun helburuetako bat, proba diagnostikoetan erreakzio gurutzatuak eragiteko gai diren mikroorganismo ez tuberkulosoak identifikatzea da eta horien interferentzia-maila bereiztea. Honi esker, diagnostiko-teknika edo -irizpide berriak garatu ahalko lirateke. Read More

Scrapie eta bestelako gaixotasun prionikoak aztertzeko sagu-eredu bat
Orain dela gutxi CIC bioGUNEk eta IRTA-CRESAk, NEIKEReko Osasun sailarekin batera, sagu-eredu transgeniko berri bat deskribatu dute noizbehinkako gaixotasun prionikoak aztertzeko.
Gaixotasun prionikoak, gaitz neurodegeneratibo kutsakorrak dira. PrPC proteina endogenoa gaizki tolesten denean sortzen dira, PrPres izeneko isoforma patogenoan bilakatzen direlako. Isorforma hauek, proteasari erresistentzia handia diote eta neurotoxizitatea eragiten dute. Tolesturak idiopatikoak (kausa ezagun gabeakoak) izan daitezke, baita mutazio genetiko batengatik edo proteina prioniko exogeno baten presentziagatik sortu daitezke. PrP alteratua pilatzean, garuneko substantzia grisari eragiten dio, neuronak akabatuz, gliosis eta ehun-aren bakuolizazioa eraginez. Gaixotasun honek animali zein gizakiaren heriotza dakar. Gaitz prioniko ezagunenak, gizakietan Creutzfeldt-Jacob, behietan entzefalopatia espongiformea eta ardietan Scrapie dira. Gizakietan, gaixotasun prioniko espontaneo idiopatikoak, %85 baino gehiago suposatzen dute. Read More

Urteko erronka: eltxoak eskoletako urmaeletan
Ikasturte honetan, NEIKERek “Eskoletako Urmael Sarea” proiektuan hartuko du parte. Eskoletako Urmaelen Sarea Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ingurugelak koordinatzen dute elkarlanean, eta bertan, ikastetxearen inguruan urmaela duten eta hezkuntza-helburuetarako erabiltzen duten ikastetxeak daude sartuak. Urmaelak, biodibertsitate iturri izateaz gain, dibulgazio eta heziketa aldetik ere eginkizun interesgarria izan dezakete. Horregatik, urmael edo putzu hauek laborategi natural erakargarriak izan daitezke ikasleentzat, hainbat eduki eta gaitasun lantzeko gune egokiak baitira. Aurten, NEIKERek, Aranzadik eta Ingurugelak sare honetako ikastetxeei “urteko erronka” bat aurrera eramatea proposatu diete, eta urtaro ezberdinetan putzuetan dauden eltxoen azterketak izango du ardatz.
Read More

Omikak: Animalien osasunerako aplikazioak (4. zatia)
Sarrera honetan, “omikak” NEIKEReko Animalien Osasun Sailean garatzen ari garen proiektuetan nola txertatu ditugun kontatzen jarraituko dugu. Kasu honetan, paratuberkulosiari (PTB) gutxiago eragiten dioten eta gehiago irauten duten animaliak aukeratzen laguntzeko eta gaixotasuna goiz detektatzeko metodo diagnostiko berriak diseinatzen laguntzeko, genomikak, transkriptomikak eta proteomikak informazioa nola eman dezaketen esango dizuegu bi proiekturen bidez: Read More

Gure hirietako eltxoak
NEIKERen, URBAN KLIMA 2050 (EU-LIFE 18 KPI/ES/000001) diziplina anitzeko proiektua garatzen ari da. Proiektu honek (https://www.urbanklima2050.eu/eu/) hainbat ekintza biltzen ditu eta ekintza horien barruan “Klima eta Osasuna”-rekin lotutako alderdiak lantzen dira hiri-inguruneetan. Testuinguru horretan, Animalien Osasun Sailean artropodo hematofagoen dibertsitatea eta ugaritasuna aztertzen ari gara Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiri nagusietako berdeguneetan – Bilbo, Donostia eta Gasteiz-, i) gure lurraldeko eremu populatuenetan dauden gaixotasun-bektore diren artropodo-espezieak ezagutzeko, ii) arrisku-eremuak zehazteko eta banaketa-mapa potentzialak egiteko eta, azkenik, iii) bektore horien emergentzian eragina duten faktoreak identifikatzeko. Read More

Oso patogenoa den hegazti-gripearen zaintza Euskadin
Hegazti-gripea Orthomyxoviridae familiako birus batek eragindako gaixotasuna da. Mutazio eta aldakortasun genetiko handia duen ARN birusa izateak ondorio garrantzitsuak dakartza birusaren iraunkortasun eta bilakaeran, azkar aldatu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna ematen baitio. Oso patogenoa den hegazti-gripea hegazti-ekoizpenaren sektoreko gaixotasun garrantzitsuenetako bat da, galera handiak eragiten ditu eta gainera, zenbait azpi-mota zoonotikoak dira. Honen adibide dira Europan atzemandako agerraldiak; izan ere, 2021eko urritik 2022ko maiatzaren 30era bitartean, 2.315 foku jakinarazi dira 26 herrialdetako etxeko hegaztietan, eta 2.432 foku 32 herrialdetako basa-hegaztietan. Identifikatutako kasu gehienak oso patogenoa den H5N1 azpi-motan sailkatu dira, eta kasu isolatuago batzuk H5N8 eta H5N2 azpi-motetan (Iturria: IZEV. https://www.izsvenezie.com/documents/reference-laboratories/avian-influenza/europe-updates/HPAI/2021-1/total-events.pdf).

Aedes spp. eltxo inbaditzaileen zaintzaren 2021ko emaitzak
2019ra arte, Aedes spp. eltxoak zaintzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak gidatua, – NEIKEReko Animalien Osasun Sailaren eta EAEgoko udal nagusien lankidetzarekin -, aparkalekuetan, gasolindegietan, trafiko-kontzentrazio handiko eremuetan (plataforma logistikoak eta merkataritza-guneak) ovitranpak jartzean zentratzen zen, eta horrek Ae. albopictus detektatzea errazten zuen. 2020tik aurrera, laginketa biztanle gutxiago eta industria gutxiago dituzten udalerrietara zabaldu zen, eta, horri esker, Ae. japonicus lehen aldiz detektatu ahal izan zen 4 herritan. 2021ean 10.000 biztanletik gorako udalerrietako hiri- eta hiri-inguruko eremuak ikertuz egindako laginketa-estrategiak erakutsi duenez, ikertutako 45 udalerrietatik 38 positiboak izan ziren Aedes spp. eltxoen arrautzen presentziarekin. Horrek iradokitzen du eltxo inbaditzaileak Euskadin hedatzen ari direla. Read More

Abeltzaintzan jasangarritasuna sustatzeko GrupIn proiektu batean parte hartzen dugu
I+G+B jarduerak finantzatzeko Asturiasko Printzerriak 2014. urtean ikerketa-taldeentzako laguntza-programa (GrupIn) abian jarri zuen, bertako erakundeetako ikerketa-taldeei zuzenduta dago. Hauen helburua ikertzeko gaitasuna sendotzea, talentua erakartzea eta atxikitzea, taldeen arteko sinergiak eta elkartzeak sustatzea da, Europako Ikerketa Esparruan erronkei aurre egitea lortzeko. SERIDAko NySA (Elikadura eta Animalien Osasuna) taldeak 2021. urteko deialdian, Leongo Unibertsitateko eta NEIKEReko Animalien Osasun Saileko ikertzaileak aditu gisa zeuden proposamen bat aurkeztu zuen. Diziplina anitzeko talde honen helburua gizartearen, ingurumenaren, ekonomiaren eta osasunaren ikuspegitik animaliak ekoizteko sistemen jasangarritasuna areagotzea da. Read More

Animalien Osasun Sailaren proiektuak 2022an
NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduak, diagnostiko lanak zein I+D proiektuak burutzen ditu. Azken hauek, abere, etxe eta basa animaliei eragiten dieten inpaktu nagusiko gaixotasunen ikerketa epidemiologiko, kontrol, prebentzio eta tratamenduetara zuzendurik daude bati-bat, bereziki zoonosi nagusien behaketa lanak eginez. Ikerketa lerro nagusiak eta hauetan atxikitako proiektuak 2022. urte honetan hauexek dira: Read More