Joan den martxoaren 25ean, Animalien Osasun Saileko gure lankidea den Maria Canive Ruizek, bere doktorego-tesia defendatu zuen, “Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis-ak (MAP) behi-aziendetan eragindako infekzioei lotutako markatzaile immunologiko eta genetikoak” izenekoa. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu-gelan egin zen defentsa. Doktorego-tesiak Bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen eta Marta Alonso doktoreak zuzendu du, NEIKEReko Animalien Osasun Saileko ikertzaileak.
Doktorego-tesi honetan lortutako emaitzetatik atera diren bost argitalpenek informazio berria eta globala ematen dute MAP bidezko infekzioaren sentiberatasunaren eta paratuberkulosiarekiko (PTB) tolerantziaren azpian dauden mekanismo molekularrei buruz, gaixotasunaren diagnostikorako eta kontrolerako aplikazioekin. Read More
