Skip to main content

Ardi-albaitarien munduko biltzarra

Joan den astean (2023ko martxoaren 6tik 10era) Sevillan 10. Ardi Albaitarien Nazioarteko Biltzarra (ISVC) egin zen, “Sociedad española de Ovinotécnia y Caprinotécnia” (SEOC) elkarteak antolatu zuen. ISVC, “International Sheep Veterinarian Association”-ek sustatzen du, eta ardi albaitaritzaren inguruko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuena da. ISVCrekin batera, lehenengo hiru egunetan, “European College of Small Ruminant Health and Management” (ECSRHM) delakoaren hiru urteroko biltzarra egin zen, eta azken bi egunetan, SEOCen urteroko biltzarra. Bost egunetan, biltzarkide askok parte hartu zuten (45 nazionalitate desberdinetako 680 lagunek izena eman zuten), eta 70 hitzaldi eta 300 komunikazio baino gehiago aurkeztu ziren. Read More

Aldi lehorrean zigilatzeko produktu berrien garapena eta ebaluazioa

Mastitisa, esnetarako behi-aziendaren gaixotasunik ohikoena da eta galera ekonomikoen lehen kausa. Ekoiztutako esnearen kantitatearen eta kalitatearen jaitsiera eta tratamendu antibiotikoak dira gaixotasunaren kostu handiena eragiten duten faktoreak. Antibiotikoekin sistematikoki lehortzeko legeria gero eta murriztaileagoa da, abeltzainek tratamendu selektibo arrazionalagoa egin dezaten. Hainbat ikerketen arabera, lehortze terapia selektiboak, titi guztien barne-zigilatzearekin konbinatuta, antibiotikoen erabilera murriztu dezake, titi-barneko infekzio berrien garapena areagotu gabe, hurrengo edoskitzeetan zelula somatikoen zenbaketa igoarazi gabe. Read More

Tuberkulosiaren diagnostikoan zein bakteriok eragin dezaketen ikertuz

Animalien tuberkulosia (TB) mundu mailan hedaturiko gaixotasuna da, M. tuberculosis (CMT) konplexuko bakterioek, M. bovis eta M. caprae bakterioek batez ere eragiten dute eta behi, ahuntz eta basa-ugaztun batzuei eragiten die gehien bat. Abeltzaintza-sektorean eragin sozioekonomiko handia izateaz gain, bere izaera zoonosikoagatik, osasun publikoko arriskua ere dakar. Euskal Autonomi Erkidegoak ofizialki behi-tuberkulosirik gabeko estatusa lortu du, baina aldizkako intradermotuberkulinizazio probetan zein hiltegietako zaintzan oinarritutako kontrol-neurriak ezartzen jarraitzen dira. Intradermotuberkulinizazio sinple zein alderatutako probak behien TB diagnostikatzeko in vivo egindako proba ofizialak dira. Proba hauetan, animaliei, intradermikoki, tuberkulina baten edo biren kantitate txiki bat injektatzen zaie, hau da, M. bovis-etik (PPD-B) eta M. avium-etik (PPD-A) eratorritako proteina purifikatuak. Tuberkulosi-infekzioa laborategi tekniken bidez baieztatzen ez den baina tuberkulinen aurrean modu ez-espezifikoan erreakzionatzen duten animaliak agertzea, oraindik, konpondu gabeko arazoa da. Horrek benetan infektatuta ez dauden animaliak hiltzea (positibo faltsuak) eta jatorrizko baserrian neurri murriztaileak aplikatzea dakar. Erreakzio horiek, besteak beste, animaliak tuberkulosoak ez diren mikobakterioekin (MNT) aurre-esposizioan egoteagatik edo, gaur egun baimenduta egon ez arren, TBren edo paraTBren aurkako txertoak erabiltzeagatik izan daitezke. Horregatik, NEIKERen lortu nahi dugun helburuetako bat, proba diagnostikoetan erreakzio gurutzatuak eragiteko gai diren mikroorganismo ez tuberkulosoak identifikatzea da eta horien interferentzia-maila bereiztea. Honi esker, diagnostiko-teknika edo -irizpide berriak garatu ahalko lirateke. Read More

Aurrerakoen hazkuntzaren garrantzia

Gutxitan ematen zaio garrantzia aurrerakoen hazkuntzari, batez ere esne-aziendatan. Ahalegin guztia ekoizpen-animalietan jarri ohi da epe laburrean ikuspegia jarriz, etorkizuna txahal horien mende dagoela kontutan hartu gabe. Aurrerakoen hazkuntza osasuntsua izatea eta egoera onean edukitzeak inbertsioa eskatzen duen arren, inbertsio hori erraz berreskuratuko da. Txahalen bizitzako lehen asteetan hain maiz ikusten diren beherakoak eta arnas arazoak dira behi-aziendatan sortzen diren bajen %7aren jatorria. Gainera, kontutan hartu behar da beste ehuneko handi bat gaixotuko dela geroago eta, nahiz eta, animali horiek sendatu, atzerapenak jasango dituztela hazkundean, askotan betirako kaltetuta geratuko direlarik, ekoizpen-etapara heltzeko zailtasunak izanik. Behi baten inbertsioa, bigarren edoskitze etaparen erdira heltzen denean ordaintzen dela diote hainbat ikerketek, hortaz, txahalen hazkuntzan arreta jartzea beharrezkoa bilakatzen da. Read More

Neutrofilo eta makrofagoak txertaketaren bidez entrenatu al daitezke?

Oroimen inmunologikoa, soilik egokitzapeneko erantzun inmunitarioaren ezaugarria zela onartu izan da historikoki, zeina ez den sortzetiko erantzun bat, ikasia baizik. Ikaskuntza hori inmunitate-sistemak kanpo-eragileekin (infekzio- edo txertatze-prozesu bateko patogeno baten antigenoak) topo egiten duenean gertatzen da, izan ere, une horretan eskuratutako inmunitate deritzonak antigeno horiei eraso egin eta memoria bat garatzen (eraso-protokoloa) baitu. Honi esker, denborarekin antigeno jakin horrekiko lehen topaketan gertatu ziren erantzunak baino azkarragoak eta eraginkorragoak garatuko ditu eskuratutako inmunitateak. Read More

Hezeguneen nazioarteko eguna

Otsailaren 2an ospatu zen Hezeguneen Nazioarteko Eguna, hezeguneek biodibertsitaterako eta ingurumenerako duten garrantziaz kontzientzia kolektiboa sortzeko eguna. Hezeguneak garrantzi handiko ekosistemak dira, landare eta animalia espezie ugari bizi baitira bertan. Uraren zikloaren erregulazioan parte hartzen dute eta karbono atmosferikoaren hustutegiak dira. Horregatik, klima-aldaketa arintzeko funtsezko ekosistematzat hartzen dira. Baina, gainera, hezeguneak basanimalien aniztasun handiko habitatak dira. Joan den larunbatean, otsailaren 4an, Cristina Enea Fundazioak  (https://www.cristinaenea.eus/es/inicio) antolatutako “Bizitzaz beteriko putzuak” jardueran parte hartu genuen, Uliako Interpretazio Zentroan (Donostia). Adin guztiei zuzendutako jarduera honetan, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera (https://www.aranzadi.eus/) hezegune txiki horietan askotan ezkutuan geratzen diren biztanleak ezagutarazi ahal izan genituen, hala nola, eltxoak, anfibioak, odonatuak eta abar.
Read More

Lorenzo González: gogoan

Joan den abenduaren 1ean hil zen Jakan gure lankide ohi Lorenzo González Angulo. Lorenzo González elgoibartarra zen, eta Zaragozako Albaitaritza Fakultatean lizentziatu zen 1980an. 1982an, Eusko Jaurlaritzaren lehenengo beketako bat lortu zuen Nekazaritza Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzuan (SIMA) sartzeko. Bertan, euskal artzainek arazo nagusitzat jotzen zituzten ardi latxen arnas gaixotasun kronikoak (asma, albamina edo birikakoa) aztertu zituen. Espainian ordura arte ezezaguna zen gaixotasun hori, Islandian 50eko hamarkadan deskribatutako Maedi-Visna izeneko lentibirus bidezko infekzioa zen. Lorenzok, Edinburgoko Moredun Institutuan egindako egonaldia finantzatzeko, Eusko Jaurlaritza motibatzea lortu zuen, garai hartan SIMAko birologoa zen Juan Luis Gelabertekin batera, birusaren isolamenduaren bitartez gaixotasunaren etiologia baieztatzeko. Ikerketa hau bere doktore tesiaren gaia izan zen: “Maedi edo pneumonia progresiboa euskal autonomia erkidegoko ardi-aziendaren arnas gaixotasun kronikoen multzoan”, 1989an defendatua, eta Animalien Osasunean lehen euskal tesia izan zena. Read More

Animalien Osasun Sailaren proiektuak 2023an

NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduak, diagnostiko lanak zein I+D proiektuak burutzen ditu. Azken hauek, abere, etxe eta basa animaliei eragiten dieten inpaktu nagusiko gaixotasunen ikerketa epidemiologiko, kontrol, prebentzio eta tratamenduetara zuzendurik daude bati-bat, bereziki zoonosi nagusien behaketa lanak eginez. Ikerketa lerro nagusiak eta hauetan atxikitako proiektuak 2023. Urte honetan hauexek dira: Read More

NEIKEReko Animalien Osasun Sailaren argitalpenak 2022an

Jarraian, 2022an egindako 36 argitalpenen zerrenda ematen dizuegu. Hauetako batzuei buruz blogean iazko urtean zehar hitz egin dizuegu. Artikuluak osorik irakurri nahi dituzuenok, eskatu eta kopia bat bidaliko dizuegu, baina ikus dezakezue horietatik 22 (% 61) sarbide libreko aldizkarietan argitaratuta daudela. Ikusiko duzuenez, artikulu batzuk NEIKERen garatzen ditugun lan-ildoetan sartzen dira: bektoreek transmititutako gaixotasunak, Zoonosiak – Osasun bakarra, mikobakteriosiak, eta gizaki edo animalien osasunarentzat interesgarriak diren beste gai batzuk. Read More

Basa faunan lan egiteko FPI doktoretza kontratu baten deialdia

Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren eta Berrikuntzaren Estatuko Planak finantzatutako ikerketa proiektuen esparruan, doktoreen formakuntzarako doktoretza aurreko kontratuen 2022ko deialdien dirulaguntza deia, BOEn argitaratu da (pdf de la Convocatoria ayudas contratos predoctorales 2022). Horien artean, NEIKEReko Animalien Osasun Sailean doktoretza egiteko kontratu bat eskaintzen da. Hautagaiak bere lana “Basa-espezieen eta etxe-espezieen arteko interfazean gaixotasunen transmisioa, bereziki, gaixotasun emergente zoonosikoetan arreta berezia jarriz (INIA-2022-0014)” proiektuaren esparruan garatuko du. Read More